Nafarroako euskalkiak
Gipuzkera
Luis Luziano Bonapartek gipuzkeran sartu zituen Burundako, Ergoieneko eta Etxarri-Aranazko euskal hizkerak. Eztabaida piztu da euskalki honen sailkapenaren eta izenaren beraren gainean ere.
Damaso Intzak Burunda´ko Euskalkia (1922) lanean ere ohartarazi zuen eskualde hartako euskara ezberdina zela eta ezin zitzaiola oso-osorik gipuzkerari lotu. Koldo zuazok berriki egindako ikerketetan adierazi du Burunda aldeko hizkeraren nortasuna berezia dela, bertan biltzen baitira Nafarroako, Gipuzkoako eta Arabako euskararen ezaugarriak.
Euskara bizi-bizirik dago Ergoieneko herrietan (Lizarragan, Dorraon, Unanun). Euskaldunak gutxiago dira Etxarri-Aranatzen, Iturmendin eta Baikaikun. Egoerarik larriena Burundakoa da (Ziordia, Olazti eta Altsasu), tokiko hizkera desagertu baita; Urdiainen bakarrik segitzen du bizi-bizirik.
Etxarriko Victoriano Huicik euskal hizkera horren gramatika bat eta hiztegi bat idatzi zituen.
Non mintzatzen da?
Luis Luziano Bonapartek Nafarroako gipuzkeran sailkatu zuen Burunda (Ziordia, Olazti, Altsasu, Urdiain, Iturmendi eta Bakaiku), Ergoiena (Lizarraga, Dorrao, Unanua) eta Etxarri-Aranazko euskara.
Koldo Zuazoren ustez, burututako ikerketen ondorioz, Burundako euskalkia bere berezko hizkera da, zubi hizkera bat, arrunt interesgarria Nafarroa Gipuzkoa eta Arabako hizkeren ezaugarriekin bat datorrelako neurri batean edo bestean.
Aranatz-Ergoienetan egiten den euskara, berriz, euskara nafarreran kokatzen du ikerlari berak.
Historia eta literatur erabilera
Hizkuntzaren bizitasunaz den bezain batean ere alde handiak nabari dira: Ergoineko herrietan euskarak bizi –bizirik dirau; Etxarri-Aranazko euskaldunen kopurua baxuagoa da, eta Burundan egoera larriagoa da. Burundako Ziordia, Olazti eta Altsasun euskalkia desagertu da eta bakarrik Urdiainen eusten zaio bertako hizkerari.
Oso eztabaidatsua gertatu da euskalki honen izendapena. Ezin da ukatu euskalki muga bat dagoela Etxarri eta Bakaikuren artean. Gipuzkera izena bera eztabaidagarria gertatu da behin baino gehiagotan. Ikertzaileak ez dira denak bat etorri horrren gainean. Damaso Intzak, 1922. urtean argitaratutako “Burundako’ko Euskalkia”, garbi ikusten zuen Burundako euskara bestelakoa zela, eta ezin zela lotu gipuzkerarekin.
Idatzizko erabilerari dagokionez Victoriano Huiciren izena aipatu behar da. Etxarriar honek hiztegi eta gramática bat idatzi zuen. Gainera badira kazetaritzan aritutako idazleak: Jesus Flores Goñi, Santiago Ezkerra, Felipe Araña, Jose Maria Satrustegi…
Hiztegi erkatua
Nafarroako Gipuzkera | Batua | Iparraldeko goi nafarrera |
Lotsea | Lotsa | Lotsa |
Ilea/ilia | Ilea | Illea |
Belarrie | Belarria | Belarrie/bearrie |
Lainua | Lainoa | Lañoa |
Ordube | Ordua | Ordue |
Burnie/Burnixa | Burdina | Burnie |
Ostilia/Ortzielia | Ostirala | Ostirela/ortzirela |
Bost | Bost | Bost/bortz |
Iru | Hiru | Iru |
Arratoia | Arratoia | Arratorea/arratoia |
Larogei | Larogei | Larogei/lautanogei |
Ondo/Ongi etorri | Ongi etorri | Ongi etorri |
Esan | Esan | Esan/erran |
Gara | Gara | Gara |
Gizon au | Gizon hau | Gizon au |
Euskalkiaren ezaugarriak
- U ondoren ere, -b- epentesi bat sortzen da: burube.
- Bokal harmonia (dirua ‹ dirue) nabaria da Etxarri-Ergoienetan (ez Burundan).
- Bokal luze asko entzuten dira, kontsonante bat galdu ondoren: bildurraaki.
- -i ondoren asimilazioa Etxarri Ergoienan ematen da (mutille), baina ez Burundan (mutila).
- Nafarroako gipuzkerak j belarea du hasierako soinua: jende.
- Adizki sintetikoen lehenaldian -a- agertzen da: nakan, zakien,… etab., (neukan, zekien)
- Zan, ziran formak erabiltzen dira.
- Dau bezalako formak erabiltzen dira Burundan, Bizkaian bezala.
- Etxarrin (det, dezu, deu, degu…) erabiltzen dute, baina Ergoienean eta Burundan dot-.
- -n bukaera duten aditzetan (edan…), geroaldiko forma aldakorra da: izanko, izain…
- Pluralean ez dira bereizten nor eta nork (-ak, -ek).
- Instrumentala -s da Etxarri-Ergoienetan, -z Burundan oines/oinez.
- Nondik eta -gatik kasua egiteko -ti erabiltzen da, -k gabe: horreati.
- Burundan a orgaikodun hitzak -ea jokatzen dira artikulua jasotzean: dantzia.
- Hiztegian oso euskalki karakterizatua da: udx ‹ ur, itzoo ‹ igo, erabai ‹ erabaki.
Ez izan obegoik ta nolabait e jo ber, eta patatia irein, jorratu, eta patatia ataixpea, diru ura artu ta arropa pixkat eo, zeozer iteko egoten zan jendea… Bai… goai badakizu, bizimoduba kanbiatu da ta jendiak ibazi iten dau asko; ta goai urte hoitan jendiak bauka ba moduba etxe ona, etxe majo paatzeko.
Euskara batua
Ez izan hobeagorik eta nolabait ere jo behar, eta patata erein, jorratu, eta patata noiz atera esperoan, diru hura hartu eta arropa pixka bat edo, zeozer egiteko egoten zen jendea... Bai, orain badakizu, bizimodua aldatu da eta jendeak irabazi egiten du asko; eta orain urte horietan jendeak badauka ba modua etxe ona, etxe majo paratzeko.
Gaztelera
No había nada mejor y de alguna manera había que actuar, y plantar patata, escardar, y esperar a ver cuándo salía la patata, cobrar ese dinero y comprar algo de ropa, la gente estaba para hacer algo… Sí, ahora, ya sabes el modo de vida ha cambiado y la gente gana mucho, y ahora la gente tiene medios para tener una buena casa, para poner bien una casa.