Argitalpenak
Erronkari eta Ansoko toponimiaz
- Izenburua: Erronkari eta Ansoko toponimiaz
- Egilea: Juan Karlos Lopez-Mugartza Iriarte
- Mota: Euskalkien gaineko argitalpenak
- Argitaratzailea: Nafarroako Gobernua
- Data: 2009
- Salneurria: 20 €
- Orriak: 746
- url: ikusi
Azalpena
Liburukia Mendaur bildumako bosgarrena da. Bilduma hori Euskarabideak eta Euskaltzaindiak sustatzen dute, lankidetza-hitzarmen bat medio, Nafarroako euskarari buruzko lanak argitaratze aldera.
Bosgarren liburuki horretan Nafarroako Unibertsitate Publikoko Lopez-Mugartza irakasleak Erronkari eta Anso bailaretako toponimiaz egin duen doktorego tesia argitaratu dute. Edukia liburuan ez ezik euskarri digitalean ere argitaratu dute. Gainera, kolorezko mapa bat ere egin dute (1:60.000 eskalan), aipatu bi bailaretako toponimoekin.
Liburuak bost atal nagusi dauzka. Lehenbizikoan egileak aztertu ditu, batetik, gai teorikoak, hala nola lanaren helburuak eta euskararen eta gaztelaniaren mugei buruzko hipotesiak; eta bestetik, metodologia, hau da, galdeketak egindako eremuak, iturriak eta toponimoak transkribatzeko irizpideak. Bigarren atala Nafarroa mendebaldeko historiari eta geografiari buruzkoa da; eta hirugarrena eremu horretako hizkuntzei buruzkoa, hau da, erronkarieraren eta erromanikoaren gainekoa. Laugarren atalean Erronkari eta Anso bailaretako toponimia dago aztertua; eta bosgarrenean corpus toponimikoa, onomastikoa eta morfologikoa daude.
Orain arte, Mendaur bilduman honako lan hauek argitaratu dituzte: Andres Iñigoren “Jose Maria Satrustegi: ereile eta lekuko”, Pello Salaburu eta Maite Lakarren “Baztango mintzoa: gramatika eta hiztegia”, Peio Kamino eta Patxi Salaberri Zaratiegiren “Luzaideko Euskararen Hiztegia” eta Orreaga Ibarra Murilloren “Erroibarko eta Esteribarko Hiztegia”.