Albisteak

Sarean Euskaraz: IV. jardunaldia

2020-11-03

Sarean Euskaraz programak doako ikastaroak eskaintzen jarraitzen du azaroan Nafarroako 11 herritan: Barañainen, Berriozarren, Beran, Iruñean, Zizur Nagusian, Goizuetan, Arbizun, Altsasun,Uharten, Burlatan... 

Zabalik dago IV. Sarean Euskaraz programako tailerretan izena emateko epea. Interesa duen edozein hiritarrek har dezake parte esteka honen bitartez izena emanda. 

Aurreko urtean hasitako bideari jarraipena emanez, aurtengo egitarauaren osagarri gisa eta berau aberasteko, euskarazko IKTen inguruko doako ikastaro-ziklo bat ere abiatu da. Urriaren 13tik azaroaren 15era bitarte Nafarroako 23 udalerritara helduko da zazpi tailer mota ezberdin eskainiz. Guztira 25 ikastaro izanen dira. 3 Iruñean eta 22 beste hainbeste udalerrietan.

Euskarabideak udaletako euskara-zerbitzuen laguntzarekin garatutako egitasmoa denez, izena ematea doakoa da, eta herrietako kultur etxe, gazteleku nahiz liburutegietako aretoetan garatuko dira. 

Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) erabiltzailerik aktiboenak diren heinean, batez ere 12 urtetik gorako gazteengan pentsatuta osatu dute programa, baina gaian interesa duen edozein hiritarrek har dezake parte. 

Ikastaro bakoitzean 15-20 lagunentzako tokia izanen da. Begira ezazu, beraz, ikastaroen eskaintza, aukeratu zeure gustukoa eta izena eman!

ZAZPI IKASTARO MOTA
Youtuber izateko mila modu, Robotika, Appinventor, Pribatutasuna Sarean, Webguneen sorkuntza, Bideomapping eta Musika sortzeko app-ak dira lantegi horien ardatz.

Hurrenez hurren, Dj Makala, ProtoMakers kluba, Elurmaluta sortzailea, Oier Katubi zinemagilea eta  Maider Likona Gipuzkoako Software Askea elkarteko kidea arduratuko dira horietako bakoitza zuzentzeaz eta edukiz hornitzeaz. 

Musika sortu eta nahasteko aplikazioak
Mugikorrek, tabletek eta antzeko gailuek eskaintzen dituzten musika aplikazio berriak era erraz, intuitibo eta dibertigarrian erabiltzera bideratutako saioa; Sarean musika sortu, nahastu nahiz zabaltzeko. Ezinbestekoa nork bere smartphonea edo tableta eta aurikularrak eramatea.
Azaroak 5: Berriozarren, Gaztegunean, 17:30etik 19:30era.
Azaroak 6: Beran, Beralandetan,17:30etik 19:30era. 
Azaroak 7, Iruñean, Condestabel Jauregian, 11:00etatik 13:00etara. 
Azaroak 7, Uharten, Ugazte gazte lokalean, 17:30etik 19:30era.

Pribatutasuna Sarean
Sare sozialak gero eta gehiago erabiltzen ditugu gure bizitzako alor guztietan: aisialdian, ikasketetan, lanean, harremanetan... Baina nolako arrastoa uzten dugu? Nork eskura dezake informazio hori? Nolako ondorioak izan ditzake? Eta etorkizunean? Galdera horiei erantzutera eta, batez ere, sare sozialak egoki erabiltzeko hainbat aholku aletzera bideratutako saioa.
Azaroak 7, Goizuetan, Ganbara aretoan, 11:00etatik 13:00etara.   

Robotika
Robotika eta automatizazioan murgiltzen hasteko tailerra, baita eskema elektronikoak interpretatzen ikastea ere, Arduino mikrokontrolagailua beste elementu elektroniko batzuekin konektatzeko. LED bat piztu, zenbait sarrera landu: pultsadoreak, tenperatura sentsorea… bozgorailu eta motorrak irteera gisa aktibatu.
Azaroak 7, Arbizun, liburutegian, 10:00etatik 13:00etara.

Youtuber izateko mila modu
YouTube plataforma bera eta eskaintzen dituen aukerak arakatzeko lantegi teoriko-praktikoa. Parte-hartzaile bakoitzak ikus-entzunezko pieza bat sortuko du, lehen pertsonan, eta nork bere estetika eta bestelako aukeraketak sormen-prozesuan txertatuta.
Azaroak 6, Urrotz-hirian, Urroztarra F.K. aretoan, 17:00etatik 20:00etara.
Azaroak 12, Burlatan,  Gaztelekuan , 17:00etatik 20:00etara.
Azaroak 14, Burlatan, Gaztelekuan, 10:0etatik 13:00etara.

3D inprimagailuak
Badakizu gai zarela zeure objektuak sortzeko 3D inprimagailu baten bidez? Objektu bat sortu, diseinatu eta modelatzeko prozesu guztia segituko duzu objektua inprimatu arte. Baita saretik diseinuak eskuratu eta konpartitzeko aukera ere.
Azaroak 6, Zizur Nagusian, Ametxea Gaztetxean, 17:00etatik 20:00etara.
Azaroak 7, Altsasun, Intxostiapunta Gaztegunea, 17:00etatik 20:00 etara.  

Bideo mapping
Bideo mappingaren oinarri, tresna eta prozesuari errepasoa egingo zaio. Objektu edota gainazalak mapeatzeko modu ezberdinak, proiekzioari edukia emateko ahalmena eta oinarrizko kontzeptuak praktikaren bidez ezagutuko ditugu. Tailerra oinarrizko mailako hurbilketa izango da, ondorioz, aurreko ezagupenik ez da behar. 
Azaroak 4, Barañainen, Telezentroan, 17:30etik 19:30era.
Azaroak 6, Iruñean, Condestable Jauregian, 18:00etatik 20:00etara.

 

facebook
0
twitter

Atzera
Gora