Albisteak

Joakin Lizarraga Elkanokoaren lexikoaren azterketari buruzko hitzaldiak antolatu ditu Euskaltzaindiak, Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean

2023-09-04

Heldu den irailaren 7ko eta 8ko bi hitzaldi horien gaia Joakin Lizarraga Elkanokoaren lana eta bizitza izanen dira, bai eta bere lexikoaren azterketa ere.

Irailaren 7an idazlearen bizitzaren nondik norakoak, obra, erabilitako idatzizko iturriak eta lexikoaren azterketa filologiko eta dialektologiko xeheak izanen dira aztergai. 18:00etan – Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaritzan: Lexikoaren azterketari buruzko hitzaldia. Euskaraz.

Irailaren 8an idazlearen biografia. Joakin Lizarraga euskal letretan ezagutzen den idazlerik oparoenetariko bat da, aproposa Nafarroa Garaiko euskara hobeki ezagutzeko. 18:00etan – Elkanon: Joakin Lizarragaren lanak eta biografia. Gaztelaniaz.

         

Argitalpena: Mendaur bildumako Joakin Lizarragaren lexikoaren azterketa.

Joakin Lizarraga edo Lizarraga Elkanokoa (Elkano, 1748 - Elkano, 1835) apaiz eta euskal idazlea izan zen. Garaiko idazle euskaldun garrantzitsuenetakoa, lanak hegoaldeko goi- nafarreraren Iruñerriko aldaeraz idatzi zituen, orduko euskara jasoz. Garai bateko Iruñerri euskaldunean bizi ziren eliztarrei heziketa erlijiosoa eskaini ahal izateko, 5.000 orrialde inguru idatzi zituen eskuz eta euskaraz. Hizkuntzari dagokionez, oso aberatsa da Joakin Lizarragaren lanek eskaintzen duten informazioa.

Egilea: Ibai Iriarte Goñi

2017an graduatu zen eta hurrengo urtean Euskal Filologia eta Hizkuntzalaritza masterrari ekin zion ikerketaren harrak hartaraturik. 2017ko irailetik 2022ko urtarrilera Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak babesturiko Joakin Lizarragaren lexikoa aztertzeko egitasmoan parte hartu du eta EHUko doktorego programako kide da iragan 2019az geroztik.

facebook
0
twitter

Atzera
Gora