Albisteak
Hizkuntza-aniztasunari, digitalizazioari eta gazteriari buruzko ekitaldi batean parte hartu du Ollo kontseilariak Bruselan, Hizkuntzen Europako Egunean
Nafarroako Gobernua ekitaldiaren antolatzaileetako bat da, eta gazteentzako euskarazko kultura digitalaren “Sarean euskaraz” programa aurkeztu du, urtero Euskarabideak antolatzen duena
Nafarroako Gobernuak, Hizkuntzen Europako Eguna eta Gazteriaren Europako Urtea direla-eta, hizkuntza-aniztasunari, digitalizazioari eta gazteriari buruzko ekitaldia antolatu du, honako hauekin batera: Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Sarea, (NPLD, Network to Promote Linguistic Diversity); Bozen/Bolzano-Tirol (Hegoaldea) eta Trentoko probintzia autonomiak; Bretainiako Eskualdea eta Frisia. Ekitaldian, gazteentzako euskarazko kultura digitalaren “Sarean euskaraz” programa aurkezten da, urtero Euskarabideak antolatzen duena.
Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetako Kontseilaria eta Euskarabidea – Euskararen Nafar Institutuko zuzendari gerentea, Mikel Arregi, Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Sareak antolatutako lan-gosarira etorri dira, zein Balear Uhartetako gobernuak Bruselan duen egoitzan ospatu den.
Testuinguru honetan eta kontseilariak nabarmendu duenez “gaurko programa Europako eskualdeek gure hizkuntzak zaindu eta sustatzeko partekatzen duten konpromiso baten ondorioa da. Bere sustapena, azken finean, Europako hizkuntzen aniztasuna bermatzea da. Hori da komunitateok Hizkuntzen Europako Egunean hizkuntza ez hegemoniko bat baliatuz ematen dugun mezua”, arbuiatu du.
Eguerdian, Ollok eta Arregik parte hartuko dute Europako Batzordeak Hizkuntzen Europako Eguna omendu aldera antolatzen duen on line ekitaldian. Gero, arratsaldez, partaide izango dira “Shaping the future of linguistic diversity: digitalization and youth” (Hizkuntza-aniztasunaren etorkizuna modelatzen: digitalizazioa eta gazteria) izeneko ekitaldian.
Hizkuntzen Europako Eguna
Hizkuntzen Europako Eguna ekimena, 2001ean sortu zen Europako Batzordearen eta Europako Kontseiluaren eskutik, 47 herrialdetako 800 milioi pertsona ordezkatu nahian. Urtemuga hau, Europako kontinentearen aniztasun linguistikoarena, irailak 26an ospatu izaten da, 200 toki hizkuntzatik gora barne hartuz.
Nafarroako Gobernuak, Euskarabidea – Euskararen Nafar Institutua dela medio, 2019an ekimen honekin atxiki zen eta orduz geroztik, hizkuntzen ezagutza goraipatzen dituzten ekimenak eta kanpainak sustatu ditu, horietan guztietan toki hizkuntzak, gaztelania eta euskera oinarri izanik; gehienbat biztanleria gazteenari aniztasun linguistikoarekiko sentsibilizatu eta herritarrak hizkuntzak ikastera motibatu nahian, kultura aberasteko elementua izateagatik.
Aurten, gazterian jarri da arreta berezia; hona gazteen iritzia:
"Shaping the future of linguistic diversity: digitalization and youth" ospakizuna
“Shaping the future of linguistic diversity: digitalization and youth” (Hizkuntza-aniztasunaren etorkizuna modelatzen: digitalizazioa eta gazteria) izenburupean, mahai-inguru bat antolatu da, horrela Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Sareak eta Europar eskualdeetako ordezkaritza ezberdinek, gazteriaren, digitalizazioaren eta gutxiengoen hizkuntzen gaineko ideiak eta proiektuak eztabaidatu eta partekatu ahal izan ditzaten.
Kontseilariak gogorarazi du Nafarroan gazteen ehuneko 30 inguruk badakiela euskeraz, beraz, gaur egun bere erabilera teknologikoak eta pantailen kontsumoa euskeraz egiteko dituzten aukerak “izaera estrategikoari dagozkio”. Erantsi du, “gure erronka nagusiena, gure hizkuntzak aro digitalean komunikaziorako baliabide beteak izan daitezen saiatzea da”.
“Gure hizkuntzekiko erronkarik nagusiena, erabilera teknologikoekin eta mundu digitalarekin egokitzea da”
Gainera, arbuiatu du “duela hainbat hamarkada gure hizkuntzen biziraupena bermatzeko derrigorrezkoa zen bere aintzatespen ofiziala baimenduko zuen estandar batekin kontatu beharra, bere erabilera eta hedapena ahalbidetuko baziren Administrazioa, hedabideak edo hezkuntza bezalako esparru formaletan. Gaur egun, gure hizkuntzekiko erronka da erabilera teknologikoekin eta mundu digitalarekin egokitzea”.
Programaren baitan dago FUENaren Bruselako Johan Häggman koordinatzailearen esku-hartzea. Bere aurkezpenaren ondoren, lehenengo panel bat antolatu da partaide izanik Europar Parlamentuko François Alfonsi, Europako Batzordeko Philippe Gelin, eta Eskualdetako eta Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Gutuneko adituen Batzordeko Jarmo Lainio, NPLDko Anna Jungner-Nordgren moderatzailea lagun.
Bigarren panela, NPLDko Triona Na Mathuna moderatzailearen eskutik, gazteriaren, digitalizazioaren eta gutxiengoen hizkuntzen gaineko praktika egokien azalpenerako erabiliko da. Honen eskutik, Trentinoko eskualde europarretako ordezkariek, Marcus Vukoievic; Frisiako Phat Do; Bretainiako, Anaïs Scornet; Tirol Hegoaldeako Edith Ploner eta Nafarroako Ana Ollo, euren lurraldetan garatutako proiektuak ezagutarazi nahian datozkigu, adibidez, “produktuak eta zerbitzuak bretoleran erosi eta saltzeko online plataforma” edo “ahots sintetikoa frisierara itzultzeko” programak.
Ollo Kontseilariaren eskutik, “Sarean euskaraz: digital culture on Basque for young people” proiektua ezagutuko dugu; ekimen honek, informazioaren eta komunikazioaren teknologien esparruan euskeraren erabilera ezagutzera eman eta sustatzea du xede, baita kultura digitala, bereziki herritar gazteen artean, hizkuntza honetan bultzatzea ere. https://www.youtube.com/watch?v=Mg_139bTyeU
Sarean Euskaraz ekimenak erakunde europarren aintzatespena lortu du gutxiengoen hizkuntza sustatzeko Europako Kontseiluaren Praktika Egokien Gidan barne hartuz.
Ospakizunaren amaieran, hitza hartuko dute Ollo kontseilariak hala nola Aude Körfer Bruselako Bretainia eskualdeko ordezkari iraunkorrak ekitaldi-amaierako hitz batzuk esaneko, ospakizun honek, bere hizkuntzek mundu digitalean duten garrantzia edota herritar gazteek zentzu horretan duten protagonismoa aldarrikatzeko orduan betetzen duen zeregin garrantzitsua nabarmentzeko asmoz, Europako hizkuntza komunitateen dinamismoa islatzen duen lagina izateagatik.
“Sarean euskaraz”, euskerazko kultura digitala sustatzeko proiektu bat
?????Hizpide dugu gazte-giroko jaialdi batekin ospatzeko euskerazko kultura digitalaren gaineko jardunaldi bat, edo prestakuntza jardunaldi bikainerako edukiekin jantzitako euskerazko kultura digitalaren gazteentzako jaialdi bat. Lehen edizioa 2017an ospatu zen eta orduz geroztik, urtez urte ospatu da. Urriaren 13an eta 14an Iruñako Baluarte Jauregian Sarean euskaraz ospakizunaren 6. edizioa ospatuko da.
Jardunaldi batean zehar, euskeraz mintzatzen diren 16tik 18 urtera bitarteko gazteek euskerazko kultura digitalaren diziplina ezberdinak ikasi eta esperimentatzen dituzte. Gazteak goiz osoan zehar hiru gune ezberdinetatik igarotzen dira, ikastaro praktikoak burutu, informazioa jaso, erakustaldiak ikusi, esperimentatu, sortu eta motibazioa jaso ahal izanik, betiere euskeraz.
Parte hartzaileek euskerazko Wikipediaren gaineko informazio-saiotan ikus ditzakete: hiztegi eta itzultzaile digitalak; sarearen erabilera seguruak nahiz 3.0 harremanetarako pribatutasunaren garrantzia. Gainera, tailer esperimentalak antolatzen dituzte sormen musikalerako edo bideo-mappinga lantzeko, besteren artean, erakusketa-saio teoriko praktiko modura, eta horietan inprimaketa tridimentsionalaren (3D) teknikak, robotika, errealitate birtuala, Youtube-rako edizioa, blogetarako edota sare sozialetako sorkuntza barne hartzen dira.
Bere hirugarren ediziotik aurrera, 2020an, Sarean euskaraz ospakizuna halaber Iruñatik kanpo eskaini da, euskerazko kultura digitalaren prestakuntza Nafarroa guztian hedatuz, foru Komunitatearentzat teknologia hauen informazioa eta prestakuntza landa-gunetara eramatea garrantzitsua baita, zeren digitalizazioa estrategikoa da lurralde garapenerako eta orekarako, landa-eremuetako despopulazio arriskua ekiditeko baliabide eraginkorra izanik.
Goranzko parte-hartzea
Urtez urte, parte hartzea hedatuz joan da eta oraindaino, garatutako bost ediziotan zehar, 4.300 gazte izan dira euskerazko kultura digitalaren gaineko prestakuntza eskaintza hau gozatu dutenak. Aurtengo urriko edizioan 5.800 gazteren parte hartzea lortuko delakoan gaude.
Sarean euskaraz, programa eredugarria bihurtu da informazioaren eta komunikazioaren euskerazko teknologien artean, sei urteko esperientziarekin, unean-uneko ediziotarako berrikuntzak eta metodologia berriak ekarriz.
Pandemia garaian zehar, formatua formula erdi-presentzial batekin egokitu zen, Moodle plataforma bidezko ikastaro birtualak lagun; eta azken ediziotan, zentro akademikoekin lankidetza egin da, ikasleek aldez aurretik ikastaroen dokumentazio eta bideo tutorialak eskura izan ditzaten.