Baliabideak

Nafarroako euskalkien hiztegien bilatzaile lexikoa

18/1986 Foru Legeak, abenduaren 15ekoa, Euskarari buruzkoa, bere lehenengo artikuluan ezartzen du helburutzat, besteak beste: Nafarroako euskalkiek errespetu eta babes berezia izanen dute. 

Hala bada, euskalkien gainean azterlan eta publikazio asko egin dira geroztik. Eta egin diren lan horien ustiapena bilatzen da Nafar Hitz deituriko proiektuaren bidez. 

Oraingoz kargaturik dauden hiztegiak lau dira, baina etorkizunean Nafar hitz hiztegi bilatzailea osatzen eta aberasten joateko asmoa dago. 

Hala, Nafar Hitz lanabes honen bidez Nafarroako euskalkien hiztegia kontsulta daiteke, eta hiztegi hori osatzeko oraingoz erabili diren testuak hauek dira:

Baztango Mintzoa
Pello Salaburu eta Maite Lakar

Erroibarko eta Esteribarko Hiztegia
Orreaga Ibarra

Lizarraga Ergoieneko Euskara
Javi Navarro, Jose Navarro eta Mari Lurdes Andueza

Luzaideko Euskararen Hiztegia
Peio Kamino Kaminondo eta Patxi Salaberri Zaratiegi

Beheko elementuak erabiliz lexiko bilaketa orokorra egin dezakezu lau hiztegietan batera, edota zeinetan egin nahi duzun hautatu.

% zeinua erabiliz dauden termino guztien bilaketa egiten ahal duzu; halaber, hitz edo erro bat osatzeko erabiltzen ahal duzu, haren aldaera guztiak bilatu nahi dituzunean.