Langile publikoen gunea

Autoikaskuntza

Euskarabideak plataforma berezkoa du autoikaskuntzan, autoikaskuntza tutorizatuan, bi eguneko ikastaro estentsiboetan nahiz berariazko ikastaroetan ari diren ikasleentzat.

Lanabes horrek euskara ikasteko edo sakontzeko balio du, eta erabli liteke ikastaroen oinarri gisa nahiz osagarri moduan. 

Hori erabili behar duten ikasle guztiei Euskarabideko administraziotik ematen zaizkie pasahitza eta erabilerari buruzko argibideak, prestakuntzan hasi baino lehen edo irakasleek ontzat ematen dutenetik. 

Sartu moodle plataforman 

 

Autoikaskuntza librea zuzenketa zerbitzuarekin izena ematea

  • Norentzat: Nafarroako administrazio publikoetako langile guztientzat
  • Mailak: A1etik C1ra toki mugarik gabe.
  • Ikastaroaren ezaugarriak: Modalitate honetan, maila guztiak eskura daude lan egiteko eta irakasle birtual baten laguntza izanen da horrela nahi izanez gero. Hasi aurretik zure maila zein den jakin nahi izatekotan, bertan dituzu maila ezagutzeko proba batzuk.
  • Izena emateko epea zabalik egonen da gaurtik hasita ekainaren 30a arte. Irailean berriz irekiko da matrikula.
  • Jarraibideak:
    • Gure hizkuntza ikastaroetan ikasle ibili bazara, lehen urratsa da inskripzio plataformako erabiltzailearen leihoetan erabiltzailea (zuren NAN zenbakia letrarekin) eta pasahitza idaztea. Pasahitza gogoratzen ez baduzu, idatzi mezu bat euskarabidea@navarra.es helbide elektronikora.
    • Ikasle berria bazara, inprimaki osoa bete beharko duzu. Mezu bat jasoko duzu erabiltzailea martxan jartzeko.
    • Sistemaren barruan zaudenean, IKASTAROAK izeneko atalean sartu eta “+Izena eman ikastaro gehiagotan” botoia sakatu, ondoren aukeratu “2018-19 Autoikaskuntza librea Euskara / 2018-19 Autoaprendizaje libre euskara (eskaera)"
    • Zure eskaera aztertuko dugu eta egun gutxitan, IKASTAROAK izeneko atalean ikastarorako sarbidea ikusiko duzu.
  • Ziurtagiriak: ikastaro hau egiteagatik ez da ziurtagiririk emanen.
  • ESKAERA ORRIA: Euskarabidea webgunean Autoikaskuntza leihoan edo hementxe bertan (lotura)