Euskara ikasi

Nafarroako euskaltegiak

Euskara ikasi edo hobetu nahi duten herritarrek aukera zabala eta anitza dute Nafarroan; izan ere, 30 euskaltegi baino gehiago daude gure komunitatean, edonork nonahi euskara ikas dezan: AEK, IKA, Zubiarte…

Euskaltegi horiek, gainera, hainbat hamarkadatan bildutako esperientzia zabala eta metodologia askotarikoa dute pilaturik; milaka lagun hurbildu eta ikasi dute gure hizkuntza euskaltegi horietan.

Bestalde, kontuan hartu behar da euskara ikasteko diru-laguntzak bideratzen dituztela Nafarroako udal askok eta Nafarroako Gobernuak berak, Euskarabidearen bidez.

Euskaltegien eta laguntzen berri daukazu euskaraikasi webgunean hemen klikatuta