Euskara ikasi

Jakintza maila egiaztatzea

Nafarroako herritarrek euskaraz duten gaitasuna edo dakitena agiri bidez erakusteko garaian, badituzte hainbat aukera. Hona hemen herritarrek dakitenari buruzko ziurtagiriak lortzeko erak:
  •  Hizkuntza eskoletako agiriak: Hizkuntza eskoletan modu librean mailaren bat gaindituta (B1, B2 eta C1) edota ikasle izan ondoren agiria lortuta. Ikasle direnek maila guztietako agiriak lor litzakete, A1etik hasi eta C1eraino. 
  • Zubiarte euskaltegiko agiriak: Uharten den Euskaltegi publikoan izena eman ondoren, azterketa egin liteke, nahi izanez gero, eta gaindituz gero, ziurtagiria lortu honako mailetan: A1, A2, B1 eta B2. 
  • EGA azterketa gaindituta: Nafarroako Gobernuak, Hezkuntza Departamentuaren bidez, egiten dituen deialdietan C1 mailaren parekoa den EGAko titulua lor lezake. 
  • Nafarroako Unibertsitate Publikoak C1 agiria ematen die Irakasle Gradua (Haur Hezkuntzan nahiz Lehen Hezkuntzan) euskaraz egina duten ikasleei.
  • Euskarabideko agiriak: langile publikoek ikastaroa egin ondoren egiaztatzeko azterketa egin dezakete eta ziurtagiria lortu. Mailak guztietan lortu ere: A1, A2, B1, B2 eta C1.  
Gaur egun egiten diren agiri horeik guztiek behin betiko balioa dute, ez dute iraungitze-datarik. Beraz, aipatu ditugun agiri horietakoren bat izanez gero, euskara-jakintza edo gaitasuna erakusteko moduan dira nafarrak.