Topoklik lehiaketa
Administrazioan euskeraz ere bai
Nafarroako Administrazioan Euskara Ikastaroak 2010/2011
Euskaltegi eta Gau Eskolen kudeaketa aplikazioa
Moodle
Ze berri?
Xornal Galicia

Albisteak

ZE BERRI? aldizkariko aurtengo lehen zenbakia karrikan da

2010ko martxoaren 05a

Nafarroako Gobernuko Euskarabideak eta Ze Berri? aldizkaria kudeatzen duten hainbat toki entitatek lankidetza hitzarmena berritu dute. Aldizkariko 2010eko lehenengo alea karrikan da jada. Euskarabidearen web orrian aldizkaria ikusi edo PDF formatoan jaisteko aukera dago.

Ze Berri? duela 15 urte argitaratzen den aldizkari bat da, eta urtean sei zenbaki argitaratzen ditu, 65.000 ale zenbaki bakoitzean. 20 toki administraziok parte hartzen du argitalpenean, eta Nafarroako eremu mistoan, eremu euskalduneko herri batzuetan, kasu, Arakilen edo Irurtzunen, eta eremu ez euskalduneko beste batzuetan, kasu, Arangurenen, Tafallan edo Irunberrin banatzen da.
 

Ze berri? euskararen eta euskal kulturaren gaineko informazio aldizkari bat da, euskara zein gaztelania erabiltzen dituena artikulu bakoitza hizkuntza egokian iritsi dadin hizkuntza talde bakoitzarengana, haren ezaugarrien eta interesen arabera. Material erakargarria eta irakurterraza izateaz gain, euskararen munduarekin gure inguruan dauden ekimenen eta albisteen berri ematen saiatzen da, gainera, kultura agenda betea eskainiz.
 

Euskarabidearen helburu nagusia da, kontuan izanik zeintzuk diren Ze Berri?-ren ezaugarriak, ahalik eta irakurle gehienengana iristea. Sinatutako akordioari esker, Ze berri? osasun etxeetara, INEMeko bulegoetara, ospitaletara, kultur etxeetara, Nafarroako Gobernuko departamentuetara, ikastetxeetara eta toki entitateetara iritsiko da aurten ere. Gainera, aldizkaria Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleen artean ere banatzen da, eta A edo D ereduko ikastetxeetan matrikulaturiko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei ere banatzen zaie, gaur gaurkoz euskara zerbitzu propiorik ez duten herrietan dauden ikastetxeen kasuan.

Ze Berri interneten: www.euskarabidea.es/euskara/albisteak/euskarabideak-ze-berri-interneten-eskura-jarri-du