Topoklik lehiaketa
Administrazioan euskeraz ere bai
Nafarroako Administrazioan Euskara Ikastaroak 2010/2011
Euskaltegi eta Gau Eskolen kudeaketa aplikazioa
Moodle
Ze berri?
Xornal Galicia

Albisteak

Euskarazko terminologia juridiko-administratiboaren Jardunaldia

2010ko apirilaren 09a

Nafarroako Gobernuko Euskarabidea erakunde autonomoak eta Euskaltzaindiak elkarlanean antolaturik, atzo egin zen Euskarazko terminologia juridiko-administratiboa izeneko Jardunaldia, bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmenaren barnean. (Eguneratua: Ander Irizar, Andres Urrutia eta Esther Urrutia, Inma Errea, Araceli Diaz de Lezana, eta Mikel Tabernaren txostenekin)

Jardunaldia Euskarabidearen egoitzan egin zen ("Donibane-San Juan BHI" eraikina - Biurdana kalea 1, 1. 31011 Iruña) eta bertan 70 lagunek baino gehiagok hartu zuten parte.

Lehen hitzaldian, Andres Urrutia euskaltzainburua eta Esther Urrutia Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko irakaslea aritu ziren Nafarroako legeen lexiko juridiko elebidunaren hustuketaren gainean. Bigarrenean, berriz, Mikel Taberna, Nafarroako Gobernuko Itzulpen Ataleko itzultzailea, atal horretan egindako lanaz mintzatu zen. Hirugarren txostena Nafarroako Parlamentuko itzultzaile-interprete den Ander Irizarrek landu zuen. Txosten horretan adierazi zen erakunde horretako itzultzaile-interpreteek zer lan egiten duten eta zer harreman duten terminologiarekin.

Atsedenaren ondotik, Araceli Diaz de Lezana Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Hizkuntza Plangintzarako arduradunak hartu zuen hitza; euskarazko lan terminologikoaren plangintzaz aritu zen. Jarraian, Inma Errea Iruñeko Udaleko itzultzaile-interpretearen txanda izan zen. Bere hitzaldian udal horretako Itzulpen Zerbitzuan dituzten arazo nagusiez mintzatu zen. Jardunaldiko programaren azken hitzaldia Gotzon Egiak egin zuen, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zerbitzuko zuzendariak. Bere hitzaldiaren izenburua, hauxe: "30 urteko itzulpengintza Gipuzkoako Foru Aldundian".