Euskara Nafarroan

Euskarak Nafarroan duen egoerari buruz eginiko ikerketak

2018ko datu soziolinguistikoak

Bildu diren azken datu soziolinguistikoak 2018an bildu dira, NASTAT Nafarroako Estatistika Erakundeak egin duen Gizarte eta Bizi Baldintzen gaineko Inkesta eragiketa estatistikoan.
2018ko datu soziolinguistiko horiek 1991tik bost urtetik (1991, 1996, 2001, 2006, 2011 eta 2016 urteetan) egin diren inkesta soziolinguistikoetako datuekin alderagarriak izan daitezen, txosten honetan aztertutako unibertsoa Nafarroako 16 urteko eta urte gehiagoko biztanleria izan da.

Hona hemen dokumentua osorik: Nafarroako datu soziolinguistikoak 2018

2013ko Azterketa Soziolinguistikoa - Euskararen egoera Nafarroan

Egiten diren inkesta hauen helburua da euskarak Nafarroan zer egoera duen aztertzea.  2013koan 15tik gorako biztanleen artean egin zen lanketa, ohi bezala, euskararen ezagutzari eta erabilerari buruz, administrazioek euskara sustatzeko hartutako neurriei buruz eta abar.

Nafarroako Mapa Soziolinguistikoa 2011

Ikerketa soziolinguistiko horrek 1991, 2001 eta 2011. urteetako biztanleria eta etxebizitza erroldetako datu serieen araberako euskararen egoera aztertzen du, adina, sexua eta lurralde banaketa aintzat hartuta. 

Lan horren Informazioa osatzeko, taula berriak gehitu dira, honela antolatuta:

 - Hizkuntza eremuak: euskalduna, mistoa eta ez-euskalduna. informazioa eremuka banatuta

 - 5.000 biztanletik gorako udalerriak. 5.000 biztaletik gorako udalerrietako informazioa

 - Euskal hiztunei buruzko datuak. Informazioa elebidun desberdinen arabera antolatua

 - Nafarroako Eskualdekatzea 2000. urteko apirilaren 5eko 89/2001 Foru Aginduaren bidez ezarritakoaren arabera. Informazioa eskualdeka banatuta

Euskararen gaineko inkesta soziolinguistikoa Nafarroako Foru Komunitatean, 2008

Hamabost urtetik gorakoen hizkuntza-profila zein den esaten da, baita hizkuntza-eremuak zein diren ere. Jakintzaren eta erabileraren gaineko azterketa. 

Euskararen egoera Sakanan 2007

Sakana aldeko egoera soziolinguistikoa hobeki ezagutzen lagunduko duten datuak biltzen dituen lana. 

Azterlan soziolinguistikoa Iruñean eta Iruñerrian 2006

Inkesta horretan Iruñeko eta Iruñerriko biztanleriaren egoera soziolinguistikoa aztertu da. 

Euskararen gaineko azterlan soziolinguistikoa Nafarroan 2003. Bilakaera

Hizkuntza gaitasuna, erabilera eta jarrerak aztertuak, baita izandako bilakaera ere.

Atzera