Albisteak
Nafarroako Gobernuak “Joakin Lizarragaren lexikoaren azterketa” liburua aurkeztu du Euskaltzaindiarekin batera
Obra euskaraz idatzita dago, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, eta euskal apaizaren lanen artean hautatutako 1.509 hitzen analisi lexikoa eskaintzen du
Nafarroako Gobernuak, Euskaltzaindiarekin batera, “Joakin Lizarragaren lexikoaren azterketa” liburua argitaratu du, Mendaur bildumaren barruan. Liburua EHU/UPVko Ibai Iriarte irakasle nafarrak idatzi du.
Lan honek Lizarragaren bizitzaren xehetasunak, bere obra, erabilitako idatzizko iturriak eta bere lexikoaren azterketa filologiko zein dialektologiko zehatzak barne hartzen ditu. Obra hau, oraindaino Joakin Lizarragaren ondare dokumentalari buruz egindako analisi sakonena da. Barne hartzen du, gainera, Lizarragaren lanetatik hautatutako 1.509 hitzen analisi lexiko bat.
“Joakin Lizarragaren Lexikoaren azterketa”, Nafarroako Gobernuaren finantzaketarekin hornitutako liburuaren euskarazko izenburua, foru Exekutiboa eta Euskaltzaindia artean sinatutako hitzarmen baten ondorioa da. Gogoan izan behar da hitzarmen hori azkeneko bost urtetan zehar berritu izan dela.
Mikel Arregi Euskarabidea – Euskararen Nafar Institutuko zuzendari-gerenteak obraren aurkezpenean komentatu du “Nafarroako Gobernua, Euskaltzaindiarekin sinatzen dituen akordioak tarteko, urtero corpuserako nahiz euskeraren estatuserako interesgarriak diren proiektuak eta argitalpenak babesten ari dela”.
Bestalde, Nafarroako Euskaltzaindiaren ordezkaria den Sagrario Aleman akademikoak arbuiatu du “Lizarragak Eguesibarko euskeran idazten duela. Bereizgarri horrek balio berezi bat ematen dio bere obra emankorrari, izan ere, Iruñerriko hizkuntza galdu egin zen”. Eta erantsi du, “Elkanoko idazleari esker, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkiaren aldaera hau betirako kontserbatuta geratu da”.
Azkenik, lanaren autorea den Ibai Iriarte lexikoaz mintzatu da, zeinetatik nabarmendu dituen Iruñerrian erabiltzen ziren adierazpen ezberdinak, horien harira hainbat adibide aipatuz. “Joakin Lizarragaren idatzietan halaber topatzen ditugu “baiki” (‘bai horixe’ claro que sí); “eder-itsusi” (‘duintasuna’; dignidad); “gaixtofikatua” (‘maltzurra’; malvado/a); “marranko” (‘ia ahotsik gabe’; casi sin voz); “nastekazio” (‘nahasmendu’; confusión) edo “mendortz” (‘egunsenti’; amanecer)” bezalako hitzak.
Joakin Lizarraga
Joakin Lizarraga edo Elkanoko Lizarraga (Elkano, 1748 - Elkano, 1835), bere jarduera Iruñerrian garatu zuen apaiza eta idazle euskalduna izan zen. Bere obretan, gune hartan erabiltzen zen euskalkiaren aldakia erabili zuen, hegoaldeko goi-nafarrera. Era honetan. euskarazko erlijio prestakuntza eman ahal izaten zion bere parrokiako eliztar euskaldun orori. Eskuz idatzitako eta euskerazko 5.000 orri inguru jaso zituen. “Hizkuntzari buruz,
Joakin Lizarragaren lanek eskaintzen duten informazioa oso zabala da”, obraren egileak azaldu duenez.
Ibai Iriarte
Ibai Iriarte, Iruñan jaiotako eta “Joakin Lizarragaren lexikoaren azterketa (“Estudio del léxico de Joaquín Lizarraga”) obraren egileak, lan-ibilbidea telekomunikazio munduan abiarazi zuen. Euskeraren ezagutza sakontzeko bere nahiak Gasteizko Euskal Ikasketen Graduan izena ematera eraman zuen.
Graduatu ondoko urtean, 2017an, Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia masterrari ekin zion, ikerketarako motibazioa lagun. Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak batera finantzatutako Joakin Lizarragaren azterketa lexikoan parte hartu du, 2017ko iraila eta 2022ko urtarrila artean. UPV/EHUko doktoretza programaren kidea da 2019. urtetik.