Albisteak
Nafarroako Gobernuak eleaniztasuna eta Nafarroako aniztasun linguistikoa aldarrikatu du
Exekutiboak bat egin du Europako Hizkuntzen Egunarekin “Zer doinu du Nafarroak?” kanpainarekin
Gobernua Europako Hizkuntzen Egunera batu da hizkuntzen ezagutzak eta eleaniztasunak duen balioari garrantzia emanez, eta horrek Nafarroari gehitzen dion balioa azpimarratuz.
Horren kariaz, exekutiboak “Zer doinu du Nafarroak? ¿Cómo suena Navarra?” deritzon kanpaina abiarazin du, Nafarroako herri eta hirietan entzuten ahal diren hizkuntzen aniztasuna gizartearen aurrean bistaratzeko xedez.
Kanpainaren informazio standak informativo de la campaña ha recorrido Iruñea, Leitza, Otsagabia, Zangoza, Lizarra eta Tutera bisitatu ditu. Kaleko ekintzekin batera, kanpaina irratietan, telebista autonomikoetan, prentsa idatzien eta sare sozialetan ere zabaltzen ari da.
Leku guzti-guztietan, nafar herritarrek gustuko hitzak, esamoldeak eta atsotitzak adierazi ahal izan dituzte hainbat hizkuntzatan: euskaraz, gaztelaniaz, arabieraz, portugaleraz, ukrainieraz, alemanieraz, frantsesez, katalanez, errusieraz, txineraz, finlandieraz, italieraz, kaloz, kitxuaz edo berbereraz. Ahots horiek guztiak kanpainaren bideo nagusia osatzeko erabili dira.
Kanpainari buruz, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok nabarmendu du Nafarroan “zorionekoak garela bi hizkuntza propio izateagatik: gaztelania, munduan gehien mintzatzen diren hizkuntzetako bat, eta euskara, milaka urteko iragana eta etorkizun garrantzitsua dituen hizkuntza”.
Horren harira adierazi du Nafarroa “gizarte anitza eta plurala dela gure Komunitatean entzuten diren hizkuntzetan ere. Esperientzia honek hizkunta aniztasun hori ezagutzen lagundu digu, izan ere, herritarrek hizkuntzen garrantzia aitortzen dute gizarte gisa aberasten gaituzten elementuak diren aldetik”.
Hizkuntzen Europako Eguna
Hizkuntzen Europako Eguna 2001. urtean sortu zuten Europako Batzordearen eta Europako Kontseiluaren ekimenez, eta 47 herrialdetako 800 milioi pertsona ordezkatzen ditu. Urteurren horretan, irailaren 26an, kontinente bateko hizkuntza-aniztasuna ospatzen da, hots, Europakoa, 200 hizkuntza propio baino gehiagorekin.
Nafarroako Gobernuak, Euskarabidearen bitartez, ekimen horrekin bat egin eta herritar guztiak gonbidatu ditu hizkuntzen eta kulturen aniztasunaren ospakizunean parte har dezaten.