Albisteak

Euskarabidearen eta Euskaltzaindiaren arteko hitzarmenaren sinaketa

2015-03-03

 

Hamabietan egindako ekitaldi batean, Nafarroako Gobernuaren prentsa aretoan, 2015erako Euskarabidearen eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetza hitzarmena sinatu da.

 

 

            Hitzarmen horrek bi erakundeen arteko jarraikortasuna adierazten du, Nafarroako Gobernuak Euskaltzaindiaren sortzaileetako bat izan bait zen duela ia 100 urte.
 
Nafarroako Gobernuak 80.000 eurorekin lagunduko ditu Euskaltzaindiak aurten eginen dituen ondoko lanak:
 
-        Euskal Corpus Onomastikoaren (ECO) gaineko lana.
-   Onomastika eta toponimia lanak. Euskaltzaindia da Nafarroan euskararen hizkuntza arauei eta toponimiari buruzko txostenak egiteko ardura duen erakundea, eta hitzarmenak horri erreferentzia egiten dio. Nafarroako Gobernuak gai horien inguruan eskatzen dizkion txostenak eginen ditu Euskaltzaindiak.
 
Hitzarmenak adierazten duen bezala, Nafarroako Gobernuak jarraian aipatzen diren lanak eginen ditu: Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan Nafarroako berezko aldaerak sartzen lagundu, hizkuntza kalitatearen zerbitzuaren funtzionamenduan lagundu eta Euskaltzaindiak behar dituen itzulpenak eginez, lan horiek Euskarabideko langileek eginen dituzte.
 
Ekitaldi berean aurkeztu da Blanca Urgellen Gero (edizio kritikoa) liburua, Mendaur bilduman argitaratua. Liburua Nafarroako Gobernuak urtero Euskaltzaindiarekin sinatzen duen hitzarmenaren emaitza da. Balio filologiko handiko lan bat da.
 
Blanca Urgell Euskal Filologian doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da. Bere ibilbide luzean azpimarratzekoa da Koldo Mitxelenaren Orotariko Euskal Hiztegiaren idazteko lanetan parte hartu zuela.

 

facebook
0
twitter

Atzera
Gora