Albisteak

Euskarabideak GORA GORA FEST 2022 haur-gazteentzako euskarazko kultura zikloa antolatu du Euskararen Nazioarteko Egunaren inguruan

2022-10-28

Haur-gazteentzako kultura jarduera eskaintza zabala antolatu da azaroaren 4tik abenduaren 11 bitarte, Nafarroako Foru komunitate osoan.

Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak eta Mikel Arregi Euskarabidearen zuzendari kudeatzaileak Gora Gora Fest 2022 zikloa aurkeztu dute. Abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Nazioarteko Eguna dela-eta, aurten ere, Euskarabideak Gora Gora Fest euskarazko kultur zikloa antolatu du. Kultur zikloa hainbat jarduerak osatuko du: ikuskizun musikalek, bakarrizketek, ipuin kontaketa antzeztuek, tailerrek, zirko ikuskizunek eta antzerkiak.

Ana Ollo kontseilariaren hitzetan “Ziklo honen bidez, Nafarroako Gobernuak euskarazko kultura eskaintza Nafarroako eskualde guztietara eramanen du, euskarak Nafarroako lurralde osoarentzat kohesio elementu gisa duen gizarte balioa nabarmenduz; hain zuzen Euskararen Nazioarteko Eguna eta Nafarroako Eguna ospatzen diren dataren inguruan”.

Modu berean, biek jarduera anitz antolatu direla iragarri dute, bai aurrez aurreko ekimenak, bai online bidez ikusteko saioak. Mikel Arregik azpimarratu du, joan zen urtean ezarritako ildoari jarraituz, aurten ere ekintzen kokapena Nafarroako lurralde osoa kontuan hartuz egin dela. Hain zuzen ere, hori baita Gora Gora Fest zikloaren helburu nagusia, euskara eta euskarazko kultur ekimenak horietaz gozatzeko aukera gutxiago duten eskualde eta plaza txikietara eramatea.

Esan bezala, kultura zikloak Nafarroko herri txikietara heltzea izan du helburu, eta honako hauek izango dira aurten jarduerak jasoko dituzten herriak: Abárzuza / Abartzuza, Abaurreagaina / Abaurrea alta, Villafranca / Alesbes, Andosilla, Ancín / Antzin, Añorbe, Fontellas, Arantza, Arbizu, Vidaurreta / Bidaurreta, Barásoain / Barasoain, Bargota, Baríndano / Barindao, Berrioplano / Berriobeiti, Betelu, Aurizberri / Espinal, Mendigorria, Caparroso, Carcastillo / Zarrakaztelu, Castejon, Cortes, Elizondo, Roncal / Erronkari, Esparza de Salazar / Espartza Zaraitzu, Falces / Faltzes, Cordovilla, Lumbier / Irunberri, Muez / Muetz, Jauntsarats, Miranda de Arga / Miranda Arga, Mugiro, Lerín / Lerin, Lodosa, Lizoáin-Arriasgoiti / Lizoainibar-Arriasgoiti, Beriáin / Beriain, Olite / Erriberri, Arróniz / Arroitz, Luzaide / Valcarlos, Ochagavía / Otsagabia, Cascante, Pueyo / Puiu, Sada / Zare, Sesma, Tudela / Tutera, San Martín de Unx / San Martin Unx, Urdazubi / Urdax, Viana, Sangüesa / Zangoza, Zubieta eta Zubiri.

Jarduerak haurrei, gaztei eta familiei zuzendutako ikuskizunak izango dira eta, guztira, aurrez aurreko 50 kultura jarduera antolatu dira, eta online 4 saio. Emanaldi guztiak doan izango dira.

Ikuskizunak

Programak jarduera askotarikoak eskaintzen ditu: musika, antzerkia, bakarrizketak eta ipuin antzeztuak, ipuingintza lantegiak, bai eta online bidez ikusteko saioak ere.

Ikuskizunak noiz eta non izango diren ikusteko kultur zikloaren web orria kontsultatzen ahal da (behealdean).

TDiferencia agentzia izan da lizitazio bidez, zikloa antolatzeko kontratu publikoa (55.660 euroko inbertsioa) eskuratu duen enpresa. Komunikazio kanpaina bideratzeko hedabide plana ere prestatu da (54.915,73 euroko inbertsioa), hainbat aldizkaritan, tokiko hedabideetan, online prentsan eta sare sozialetan zabaltzeko.

facebook
0
twitter

Atzera
Gora