Albisteak
Euskarabideak administrazio testuak euskaratik gaztelaniara eta gaztelaniatik euskarara itzultzeko udalentzako baliabide informatikoen hornidura zerbitzua berritu du
Euskarabideko zuzendari kudeatzaileak emandako ebazpenaren bidez, toki entitateetan testuak itzultzeko baliabide informatikoen mantentze-lanetarako ELEKA Ingeniaritza Linguistikoa SL enpresa kontratatu da.
Administrazioetan euskarara itzulitako testuen kopuruak beharrezko egiten du itzulpen zerbitzua arinduko duten tresna informatikoak erabiltzea.
Euskarabideak toki entitateen eskura jartzen ditu itzulpen lanetan laguntzen duen programa baten eta idazlagun aplikazioaren lizentziak. Itzulpen programak aldez aurretik itzulitako testuetan antzekotasunak aurkitzen ditu testu berrien itzulpena errazteko eta idazlagun aplikazioa, berriz, testuen eta hitzen zuzentasunaren gaineko kontsultak egiteko baliatzen da.
Gaur-gaurkoz, 29 toki entitatek dute itzulpen programa eta idazlagun erabiltzeko 150 lizentzia dituzte.
2014an idazlagun aplikazioak osotara 3.331 kontsulta izan zituen, 2013. urtean baino %60 gehiago.
Programak ondoko zerbitzuak ematen ditu:
- Itzulpen lanetan laguntzeko memoriak sortzea, memorien aldian aldiko eguneratzea eta itzulpenak egiten dituzten erabiltzaileen eskura jartzea.
- Sistemaren memoriarako Entigarbi zerbitzua:
- Itzulitako lanetan ageri diren babestu beharreko datuak ezabatzea.
- 24 orduan behin aplikatzen da.
- Kontsultak, itzulitako testuetako terminologiaren zuzentasunari buruz.
- Sistemako tresnak ostatatzen dituen zerbitzari nagusia mantentzea eta kudeatzea.
- Telefono bidezko laguntza zerbitzua erabiltzaileei.
- Aurtengo urterako hostinga.
Aurten prestakuntza saioak egitea aurreikusi da, erabiltzaileen mailari egokituta, tresnek eskaintzen dituzten aukerei etekin hobea atera ahal izateko.