Albisteak
Dirulaguntzen 4 deialdi argitaratu dira
Eskaerak aurkezteko epea: 2022ko martxoaren 4tik apirilaren 2ra
Irabazi-asmorik gabeko gizarte erakundeendako laguntzak euskara sustatzeko 2022
Norentzat: Irabazi-asmorik gabeko elkarteentzat, Nafarroan euskarari buruz sentsibilizatzeko eta euskararen erabilera sustatzeko eta errazteko programa eta jarduerak finantzatzeko.
Bideratu den aurrekontua gehienez ere 415.000 eurokoa da.
Norentzat: Nafarroan zabaltzen den hedabide bateko titular diren pertsona fisiko edo juridikoentzat.
- Euskararen presentzia sustatzeko laguntzak berraktibatzeko planaren zenbatekoa 971.000 eurokoa da gehienez, eta ingurune digitalizazio prozesuetarako, berriz, 46.500 eurokoa gehienez.
Modalitateak:
- Eguneroko prentsa (egunkariak) euskara hutsean: 115.000 €-ko modalitatea.
- Eguneroko prentsa (egunkariak), euskara erabiltzen duena: 60.000 €-ko modalitatea.
- Euskara hutsezko aldizkariak, Nafarroan zabalduak: 300.000 €-ko modalitatea.
- Euskara erabiltzen duten aldizkariak, eremu linguistiko misto eta/edo ez-euskaldunetan zabalduta: 60.000 €-ko modalitatea.
- Euskara hutsezko irrati-igorleak: 300.000 €-ko modalitatea.
- Eremu mistoko, ez-euskalduneko edo bietako irrati-igorleak, euskara erabiltzen dutenak: 20.000 €-ko modalitatea.
- Euskarazko komunikabideak edo euskara erabiltzen dutenak, Nafarroan hedatuta dagoen beste hedabideren baten online euskarria direnak: 50.000 €-ko modalitatea.
- Euskara hutsezko online komunikabideak: 60.000 €-ko modalitatea.
- Euskara erabiltzen duten online hutsezko komunikabideak: 6.000 €-ko modalitatea.
- Digitalizazio-prozesuetan inbertsioak egiten dituzten komunikabideak: 46.500 euroko modalitatea.
Norentzat: Nafarroan kokaturik dauden lantokien jabe edo kudeatzaile diren Europar Batasuneko edozein estatutako pertsona fisiko zein juridiko pribatuentzat.
Bideratu den aurrekontua gehienez ere 220.000 eurokoa da.
Modalitateak:
- 1. modalitatea: lehenengo euskara plana egitea. 34.000 euro.
- 2. modalitatea: Euskara Planaren kudeaketa 2021ean, aurretik egindako Euskara Planari lotua. 166.000 euro.
- 3. modalitatea: ekintza edo jarduera zehatzak, Euskara plan bati lotu gabe. 10.000 euro.
- 4. modalitatea: Hauetara bideratutako inbertsioak:
- Komunikazioaren teknologien esparruan euskara sustatzeko eta/edo zabaltzeko webguneak eta software-aplikazioak euskaraz sortzea
- Lehendik dauden webguneen eta aplikazioen bilakaera, aldaketak, hobekuntzak: zerbitzu, funtzionaltasun eta eduki berriak ematea; diseinua edo irisgarritasuna hobetzea, gailu mugikorretan erabiltzeko egokitzea.
- Webguneak eta software-aplikazioak euskaratzeko lanak. 12.000 euro.
Udal eremuan euskara erabiltzeko eta sustatzeko 2022. urteko dirulaguntzak
Norentzat: 2021eko urriaren 1etik 2022ko irailaren 30era bitartean euskararen erabilera eta sustapena bultzatzeko programak onesten eta garatzen dituzten toki entitateentzat.
- Bideratu den aurrekontua 875.000 eurokoa da.
- Tipologiak:
o A mota: toki entitate eskatzailearen eskumeneko eremuan egindako programak. Mota honetarako aurrekontuko diru hornidura 400.000 eurokoa da.
o B mota: zenbait toki entitatek batera eginiko programak. Mota honetarako aurrekontuko diru hornidura 275.000 eurokoa da.
o C mota: euskara zerbitzu tekniko berriak sortzea eta egonkortzea, langileen prestakuntzarako laguntzak ordezkatzean, hizkuntza paisaia elebiduntzeko programa integralak eta ikerlan soziolinguistikoak eta hizkuntza-plangintza hausnarketa eta parte hartze prozesuak. Mota honetarako aurrekontuko diru hornidura 200.000 eurokoa da.