Albisteak
DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 1. mailako 1.300 gaztek baino gehiagok hartuko dute parte Sarean euskaraz-en
DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 1. mailako 1.300 gaztek baino gehiagok parte hartuko dute urriaren 13an eta 14an, Iruñeko Baluarte Jauregian, “Sarean euskaraz” programaren seigarren edizioan. Programa hori Herritarrekiko Harremanetako Departamentuak sustatu du, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren bitartez, informazioaren eta komunikazioaren teknologietan euskararen erabilera ezagutarazteko eta sustatzeko, eta hizkuntza horretan kultura digitala sustatzeko, bereziki gazteen artean.
Programaren aurkezpenean partaide izan dira Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria eta Mikel Arregi Eusakarabideako zuzendari gerentea. Ollo kontseilariaren esanetan “euskarazko kultura digitalaren jardunaldi bat da gazteriarentzat jaialdi eran girotua, edo bestela euskarazko kultura digitalaren jaialdia gazteentzako prestakuntza jardunaldi bikainerako edukiak dakartzana; bertan, Foru Komunitateko herri anitzeko gazteak kultura digitalaren diziplina ezberdinak ikasten eta esperimentatzen jardungo dira”.
Euskarazko IKTen programa eredugarria
‘Sarean Euskaraz’, sei urteko esperientziarekin, euskarazko informazio eta komunikazio teknologien programa eredugarria bihurtu da, edizioz-edizio ekarri dituen berrikuntzak eta metodologia berriak kontuan hartuta. Olloren hitzetan: ‘Sarean euskaraz’ ekitaldiaren arrakasta gazteria, hartzaile izan ordez, interesatzen zaien eduki praktiko eta funtzional baten protagonista aktibo izatean datza, zeren kultura digitalaren diziplina ezberdinak erabiliz esperimentatu, sortu eta dibertitu ahal izateko aukera dute. Eta hori guztia euskeraz. Gogoan izan behar da gazteriaren % 30ak euskeraz badakiela”, erantsi du.
Urriak 13 eta 14, Baluarteko jardunaldiak
Jardunaldi hauetan zehar, 4. DBHko eta Iruñerriko 10 ikastetxetako 1. Batxilergoko 908 gaztek, goizean zehar hiru gune ezberdin ezagutuko dituzte, sarearen erabilera seguruez eta 3.0 harremanen pribatutasunari buruzko segurtasunaz arituko diren hitzaldi labur eta dinamikoak entzuteko aukera izanik.
Bestalde, musika-sorkuntza; bideo-mappinga; Android mugikorretarako aplikazio ezberdinen sorrera; Arduino errealitate birtuala; 3D inprimagailuak; Smartphone bidez eginiko argazkigintza edo jokoen tailer bat antolatu dira 8 tailer esperimentalen baitan.
Gainera, aurtengo nobedade gisa, IKTen inguruko esperientzia ezberdinak aurkeztuko dira, era ludikoan, Egunean Behin lehiaketaren zuzeneko partidak ere ospatuz.
Tailerrak Iruñerritik kanpoko institutuetan
2019tik, ‘Sarean euskaraz’ Iruñatik kanpo eskaini ere da, euskarazko kultura digitalaren prestakuntza Nafarroa osora hedatuz.
Horrez gain, edizio honetan 400 gaztek Baluarteko jardunalditan eskainitako tailerretan parte hartuko dute Altsasu; Bera; Doneztebe; Leitza eta Tafallako institutuetan. Mikel Arregi Euskarabideako zuzendari gerenteak azaldu duenez “Nafarroa bezalako komunitate batean premiazkoa da teknologia hauen informazioa eta prestakuntza landa-ingurunetara eramatea, izan ere, digitalizazioa estrategikoa da lurralde garapenerako eta orekarako, eta landa-ingurunetako despopulazio arriskua ekiditeko modu eraginkor bat da”.
Partaidetzaren hedadura eta programaren arrakasta
Lehen edizioa 2017an garatu zen eta ordutik urtez-urte ospatu izan da. Pandemian zehar formatua formula erdi-presentzial batekin egokitu zen Moodle plataforma bidez ikastaro birtualak emanez eta azken ediziotan berriz, alde aurretik ikastetxeekin lanean aritu dira, ikasleek aurretiaz ikastaroetako dokumentazioa eta bideo tutorialak eskura izan ditzaten.
Partaidetza urtez-urte hedatuz joan da eta oraindaino, garatutako bost ediziotan, 4.300 gazte euskerazko kultura digitalaren gaineko heziketa eskaintza honekin gozatzen aritu dira. Aurtengo urriko ediziorako aurreikusten den partaidetzari dagokionez, 5.800 gazte etorriko omen dira, horrela aurtengoa guztietako ekitaldirik jendetsuena bihurtuz.
Herritar ororentzako ikastaroak
Aurreko ediziotan abiarazitako bideari eutsiz, eta programa akademikorako osagarri modura, irailaren 30etik azaroaren 9ra edonorentzako doako 19 ikastaro antolatu dira, gazteriarentzat bereziki interesgarriak izanik, honako udalerrietan: Altsasu; Antsoain; Arbizu: Artika; Barañain; Bidaurreta; Burlata; Etxalar; Lizarra; Tafalla; Goizueta; Uharte; Otsagabia; Iruña; Gares; Zangoza; Tutera; Urrotz Hiria eta Atarrabia.
Programaren aintzatespena
2021ean proiektu hau (Sarean euskaraz 2018: Digital Culture Day in Basque) Europako Kontseiluaren praktika egokien Gidan barne hartu zen gutxiengoen hizkuntzak sustatze aldera; eta aurten, 2022, Espainiako Gobernuaren Kultura eta Kirol Ministerioaren bidez finantzatutako proiektu digitalen arteko bat izan da.
Aurten, 2022, Espainiako Gobernuaren Kultura eta Kirol Ministerioak finantzatu duen proiektu digitaletako bat izan da.
Joan den irailaren 26an, Hizkuntzen Europako Egunaren ospakizuna dela-eta, aurtengoa Gazteriaren Europako Urtea izanik, programa Ollo Kontseilariaren eskutik aurkeztu zen Bruselako ekitaldi instituzional batean, ko-antolatzaileak izanik Hizkuntzen Aniztasuna Sustatzeko Europako Sarea hala nola eskualde europar ezberdinetako gobernuak, kasu, Nafarroako Gobernua. ‘Sarean euskaraz’ ekitaldia digitalizazioa eta gazteria esparruak barne hartzen dituen praktika egoki modura aurkeztu zen.