Albisteak

Aste honetako toponimoa

2012-06-29

VADOLUENGO

Udalerria.- Zangotza

 

DOK.- Vadolongo (1129, DML Nº305)
 
AHOSKAPENA.- badoluéngo, badalengo (1993, OR-C-1)
OHARRAK.- Aragoi ibaiaren uberan Vadoluengoko bataila (1312) gertatu zen, aragoitarrei irabazia. Hemen lortu zuten zangotzarrek errege zutoihala eta armarrirako aragoiko marrak, “la que nunca faltó” izengoitiarekin batera, 1312 urtean Luis Hutin Erregeak emandakoak. Hidronimo hau Onsella aho-ibaiatik hurbil dago. Sakonera txikiko ura dago bertako harrizko zoladuragatik, eta komunikaziorako paso eta gune garrantzitsua izan zen, ez soilik antzinako garaian, baizik eta erdiaroko zubiak eraiki bitartean ere. Bide sare erromatarra hemendik pasatzen zen Aragoiko Bortzirietatik Pompaelorantz. Ingurune honetan, hasierako mendeetako hainbat zeramika eta txanpon aurkitu dira, Erromatartzea eta balizko nekazal ustiapenerako hirixka bat agerian uzten dutenak. 1035ean, Antso Handiak bere seme Ramiro I.ari emandako lurraldearen muga da, eta baita 1050ean ekialdeko Aragoiko mugak zehazteko ere (J.C. Labeaga. Op. Cit. En PV, nº197, 1992).
Jimeno Juriok jasotako dokumentazioan, kluniarrei egindako dohaintza -eliza, abeletxe eta Vadoluengoko jabetzak-  agertzen da, 1145ean. Klunitar etxeko abadeak priorato edo dekania bizitza osoko gozamenerako ematen zuen. Geroago, Gongorako markesak eskuratu zituen San Adrian eta Magdalena elizak, etxeak eta eskubideak, hamarrenak eta etekinak barne. Tenplua uztarako biltegi bihurtu zen, eta 1724an Apezpikua okerra bideratzen ahalegindu zen San Adrianen konponketa aginduz. Xedapena bete beharrekoa izan zen. XVIII. mendean zehar basilika erretaulez eta apaingarriez hornitua eta ongi zainduta azaltzen da. (J.M. Jimeno Jurío. NTCP, nº193)
 
Toponimia fitxa.- toponimianavarra.tracasa.es/ficha.aspx

facebook
0
twitter

Atzera
Gora