Albisteak

Aste honetako toponimoa

2012-05-18

PEÑAHITERO

Udalerria.- Fitero

 

DOK.- Fitero, penna de (1157,CDF 96); peñafitero (1655, EST. FIT.); peñaitero (1701, PR FIT C.9); peñaitero (1855, HIP FIT.L.2 F.244); peñaiteros (1891, CAT); peñaitero (1913, CAT); peña hitero (1945, OCR FIT)
 
OHARRAK.- Aita Madozek herrixka bat izanaren aztarnen berri ematen du, arabiarra ziurrenik. Bestalde, Manuel Garcia Sesmak oroitarazten digu eremu honetan Sopetran olibondo ezaguna zegoela, 1899 urtean ihartu ondoren errotik atera zena. Dirudienez, 7 metroko enbor-ingurua zuen, 27 gizon hartzen ahal zituen bere adarren artean eta urteko 300 erregu oliba ematen zituen
 
Etimologia.- “Hitero”, herriak bereizteko mugarria edo zedarria, hiru erreinuen elkarketa gertatu aurrekoa (Nafarroa, Aragoi eta Gaztela). Fitero herriari izena ematen dion bertako toki-izena da, zeinen hasierako –f-a mantentzea nafar-aragoieraren ezaugarria den ((Las Forcas, Forcos, Landafonda, Fitero, Fornaz, Río Furtado, Foyas, Filera, Fijo, Foz, Fayal, Facería).
 
Lotura fitxa.-  toponimianavarra.tracasa.es/ficha.aspx

facebook
0
twitter

Atzera
Gora