Albisteak

Aste honetako toponimoa

2013-01-15

ASTRAIN

Udalerria.- Barasoain

DOK.- azterain (1565, PR BAR C.2Nº19); hazterayn (1579, PR BAR C.2 nº7); astrain (1700 PR BAR C.30 nº110); astrain (1825, HIP 173 Nº125); astrain (1892, CAT T.31); astrian, camino de (1892, CAT T.31)
AHOSKAPENA.- astráin (1993, OR-C)
Izenaren azalpena.- Zizur Zendeako izen bereko herrian bezala, toponimo honen izendapen zaharra Azterain izan zen, zein Orbaibarren hitz egiten zen euskalkiaren arau fonetikoen ondorioz Astrain izatera heldu zen. DEN-en jasotzen da Azter (pertsona izena) eta –ain ((jabegoa) osagaiez eratzen dela. Beraz, ‘Azter izeneko baten jabegoa’ esan nahiko luke.
Horrexegatik, oso litekeena da eremu honetan garai batean herrixka bat izatea. Zonalde honetan San Juan ermita egoteak uste hau indartu egiten du.
 
Nafarroako Toponimia Ofizialerako lotura.-

toponimianavarra.tracasa.es/ficha.aspx

facebook
0
twitter

Atzera
Gora