Albisteak

Aste honetako toponimoa

2012-12-17

AIZPEA

 

Udalerria.- Burgi
DOK.- aispea (1704, PR RON C.60); azpea (1916, CAT T.37)
Izenaren azalpena.- Aizpe euskal izen gardena da (haitz+pe ‘haitzaren azpialdean’) oso zabala forma ezberdinetan Pirinioetan barna, baita euskal eremutik kanpo ere; cf. Aspeko harana Gaskonian edo Aspe, Huescako Pirinioetan. Tostadoren testu batean (c. 1400-1455; Mitología e ideología sobre la Lengua Vasca, Antonio Tovar, Alizanza Editorial, Madrid 1980) Aspa izendapena Pirinioekin beraiekin lotzen da: (Tubalen jendeak kokatu ziren) “Pirinioak mendien ondoan, horrela izendatuak latinez, herri-hizkeran Aspa mendiak esaten diegunak”.
Oso arrunta da Euskal Herrian barnean ere: 1051ko Bizkaiko dokumentu batek (AV) itzultzen du Izpea, egungo Axpe, “subtus penna” bezala. Izenak baditu hainbat pareko erromaniko ere Pirinioetan nahiz aparte: Sopeña, Sopeira (Ribagorza mendebaldeko herria, haitz izugarri baten oinean kokatuta).
 
Toponimia Ofizialaren lotura.-                    toponimianavarra.tracasa.es/ficha.aspx

 

facebook
0
twitter

Atzera
Gora