Albisteak

Udaltop topaketen XIV. edizio arrakastatsua

2022-05-16

Haur eta gazteen hizkuntza politikak hizpide izan dituzten jardunaldietan 270 lagunetik gora parte hartu dute.

"Eskolak bakarrik ezin badu… Zer eta nola egin behar dugu hobeto 16 urte bitartekoentzat hizkuntza politika egokia antolatzeko?" izenburupean, Udaltopen 2022 urteko egitarauak lau ardatz aztertu ditu: ikuspegi orokorra, eskola, eskola-orduz kanpoko jarduerak eta talde-lana.

Pandemiak behartutako bi urteko etenaldiaren ondotik, jardunaldia arrakastatsua izan da, eta Lasarte-Oriara hurbildutako lagunez gain, etxetik online ere jarraitzeko aukera izan da aurten.

Aurtengo edizioaren inguruko informazioa Udaltopen web orrian aurkituko duzue.

Topaketa hauek Nafarroako Gobernuaren erakunde autonomoa den Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak, eta honako erakunde publiko hauek antolatu dituzte: Eusko Jaurlaritzak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Communauté D´Agglomeration Pays Basque erakundeak eta Lasarte-Oriako Udalak.

facebook
0
twitter

Atzera
Gora