Albisteak

UDALTOP: Izen-ematea maiatzaren 12ra arte luzatuko da

2020-05-07

300 lagunetik gora eman dute izena Udaltop online jarraitzeko

Udaltopen hamabigarren edizioa berezia izango da. COVID-19ak eragindako osasun larrialdiak ohiko formatua moldatzea
ekarri du (egitaraua goiz bakarrera mugatu da eta online izango da) eta antza, berezitasunak espektatibak goratu ditu. Izen-emate
datuek horrela egiaztatzen dute: 10 eguneko epean 300 lagunek eman dute izena, orain arteko kopururik altuena.

Bilakaera ikusita, izen-ematea maiatzaren 12ra arte luzatuko da. Doakoa da, eta Udaltop online jarraitzeko pasahitzak jasotzeko
beharrezkoa da formularioa aurrez betetzea.

Gogoratu, Udaltop etxetik: ireki leiho bat lan-munduari lelopean, maiatzaren 14an ikus gaitzazu etxeko leihotik.

facebook
0
twitter

Atzera
Gora