Albisteak

Udaltop 2022

2022-02-25

Maiatzaren 12an eta 13an Udaltop jardunaldien XIV. edizioa antolatu da.

Udaltop udaletako euskara zerbitzuen topaketa da, Nafarroako Gobernuak ez ezik, erakunde publiko hauek ere antolatua: Eusko Jaurlaritzak; Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek; Iparraldeko Euskal Hirigune Elkargoak eta Lasarte-Oriako Udalak.

Aurtengo edizioan haur eta gazteen artean jarriko da fokua. Hain zuzen, 16 urte bitartekoentzat hizkuntza politika egokiak antolatzeko jarraibideak ematea izanen du aurten xede.

Eskolak bakarrik ezin badu… Zer eta nola egin behar dugu hobeto 16 urte bitartekoentzat hizkuntza politika egokia antolatzeko? izenburupean, 2022. urteko egitarauak lau ardatz izango ditu: ikuspegi orokorra, eskola, eskola-orduz kanpoko jarduerak eta talde-lana.

Pandemia egoerak aukera ematen badu, jardunaldia Lasarte-Oriako Kultur Etxean izanen da, eta bestela, modu telematikoz jarraitzeko aukera egonen da. Informazio gehiagorako: https://www.udaltop.eus/

facebook
0
twitter

Atzera
Gora