Albisteak
Nafarroako Mapa Soziolinguistikoa
2015-02-26
Nafarroako Mapa Soziolinguistikoak euskararen bilakaera aztertu du Nafarroako hizkuntza eremuetan, 1991tik 2011 bitartean.
Informazio adierazgarria lortu da 'hizkuntza gaitasuna', 'haurtzaroko lehen hizkuntza' eta 'etxean gehien hitz egiten den hizkuntza' oinarrizko aldagaietatik eta, horrez gain, euskararen bizkortasun-mailatik, udalerrietan bizi diren elebidunen profila eta ehunekoa berariaz aztertuz.
Hezkuntzako kontseilariak Euskararen Nafar Kontseiluan aurkeztu zuen Mapa, 2015eko otsailaren 24an.