Albisteak
Nafarroako Mapa Soziolinguistikoa 2011. Eduki berriak
Nafarroako 2011ko Mapa Soziolinguistikoan Nafarroan bizi direnen euskara ezagutzari buruzko datuak biltzen dira. Datu horiek 1991, 2001 eta 2011ko erroldetatik atera dira, honako hiru aldagai hauen arabera:
- hizkuntza gaitasuna.
- haurtzaroko lehen hizkuntza.
- etxean gehien hitz egiten den hizkuntza.
Informazioa osatzeko, taula berriak gehitu dira. Taula horietako datuak honelaxe antolatu dira:
- Hizkuntza eremuak: Nafarroako eremu euskalduneko, eremu mistoko eta eremu ez-euskalduneko hiru aldagaien gaineko informazioa bildu da.
- 5.000 biztanletik gorako udalerriak: honako udalerri hauen gaineko informazioa bildu da: Altsasu, Antsoain, Aranguren, Barañain, Baztan, Berriobeiti, Berriozar, Burlata, Cintruénigo, Corella, Eguesibar, Lizarra, Uharte, Noain (Elortzibar), Iruñea, Azkoien, San Adrián, Zangoza, Tafalla, Tutera, Atarrabia eta Zizur Nagusia.
- Euskal hiztunei buruzko datuak: Beren burua elebiduntzat dutenei buruzko datuak aurkeztu dira, bi aldagai hauetan: haurtzaroko lehen hizkuntza eta etxean gehien hitz egiten den hizkuntza. Datuak Nafarroakoak (bere osotasunean hartuta), eremu euskaldunekoak eta eremu mistokoak dira. Eremu ez-euskalduneko datuak ere bildu dira, adin-tarteen arabera. Mapan ez ziren aztertu, laginketa-errorearen marjinagatik datuen desagregazio honetarako.
- Nafarroako Eskualdekatzea 2000. Eskualdekatze hau Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren apirilaren 5eko 89/2001 Foru Aginduaren bidez ezarri zen. Honelaxe multzokatutako datuek 5.000 biztanletik beherako udalerrien gaineko informazio zehatzagoa ematen dute.
http://www.euskarabidea.es/euskara/euskara-nafarroan/datu-sozio-linguistikoak