Albisteak

Nafarroako gobernuak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute 2017.urterako

2017-06-22

Ekainaren 19an, 10:30ean egindako ekitaldi batean, Nafarroako Gobernuaren Aretoan, 2017rako Euskarabidearen eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetza hitzarmena sinatu da.

Nafarroako Gobernuak, Euskarabidearen bitartez, eta Euskaltzaindiak, kultura-proiektuak egiteko lankidetzarekin jarraituko dute 2017. urtean.

Xede horretarako, lankidetzaren oinarri orokorrak ezartzen eta bi entitateek hartuko dituzten konpromisoak arautzen dituen hitzarmena berritu dute bi entitateek Nafarroako Jauregian.

facebook
0
twitter

Atzera
Gora