Albisteak
Nafarroako Gobernuak bere argitalpen berriak aurkeztu ditu Durangoko Azokan
Dozena bat liburu eta aldizkari aurkitu ahal izango dira Nafarroako stand birtualean euskarazko kulturaren azoka nagusian
Argitalpen Atalak argitaratutako euskarazko dozena bat titulu aurkeztu ditu Nafarroak Durangoko Azokan, euskarazko kulturaren azoka nagusian. Ostiral honetan hasi eta abenduaren 8ra arte, euskarazko argitalpen eta musika sektorearen berrikuntza nagusiak aurkeztuko dira.
Zehazki, Nafarroako Gobernuak Fontes Linguae Vasconun aldizkariaren 50. urtemugaren berezi bat aukeratu du oraingoan, euskararen azterketarako ekarpen berriak biltzen dituena, Borja Ariztimuñoren argitalpenarekin eta Ekaitz Santacilia, Dorota Krajewska eta Eneko Zuloaga egileekin.
Era berean, azokan sustatuko dira honako hauek bezalako gai ezberdinen bolumenak: Los vascones y sus vecinos (k.a. II - k.o. VIII. mendeak; egilea: Jokin Lanz Betelu), Bortzirietako nobiliarioa / Nobiliario de Bortziriak (Iñaki Garrido Yerobi; Carlos Rilova Jericó), Centrales hidroeléctricas en Navarra (1898-2018) (Susana Herreros Lopeteguik koordinatua); edo Transgresión sexual y pecado contra natura en Navarra (XVI-XIX mendeak) (Javier Ruiz Astiz).
Nafarroak sustatuko duen lanik sakonenetakoa Nafarroako egiletza duen euskarazko antologiaren hiru bolumenak osatzen dute: Egile nafarren euskal literaturaren antologia, Erdi Arotik hasi eta XX. mendera bitarte, Asier Barandiaran Amarikak koordinatutako obra.
Foru Exekutiboaren argitalpen-sustapena aldizkako argitalpenen zenbakiekin osatuko da: Fontes Linguae Vasconum, Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra eta Príncipe de Viana aldizkariarenak.
Stand birtuala
Durangoko Azoka egungo egoerara egokitu da; era horretan, stand fisikoak kendu eta on line dendan jarriko ditu 55. edizio honetan aurkeztutako 2.300 lan. Halaber, kultur jarduerak eta ikuskizunak antolatuko ditu pabiloian.
Nafarroako Gobernuak, Euskarabidearen bitartez, 10.000 euroko diru-laguntza eman dio argitalpen-ekitaldia antolatzen duen Gerediaga elkarteari.