Albisteak

Mila esker etxeko leihoa zabaltzeagatik

2020-05-13

Berezia dator aurtengo Udaltop. Egitaraua prestatzeari ekin genionean online izango zela esan izan baligute, nekez sinetsiko genuen. Baina nola diren gauzak, bizi dugun osasun larrialdira egokitu dugun jardunaldiak inoizko izen-emate handiena izan du. Beraz, mila esker etxeko leihoa zabaltzeagatik.

Udaltop etxetik: ireki leiho bat lan-munduari izenburupean antolatu dugun jardunaldia ostegunean, hilak 14, izango dela gogorarazteko idazten dizuegu. Goizeko 9:30ean hasiko da, eta www.udaltop.eus/zuzenean loturan jarraitzeko aukera izango duzue.

Egitaraua osatzen duten hitzaldiak aurrez grabatu ditugun arren, mahai-ingurua zuzenean izango da eta solaskideei galderak egiteko aukera izango duzue. Horretarako hiru bide jarri ditugu:

• 687 228 640 telefono zenbakia, whatsapp bidezko mezuak jasotzeko, idatzizkoak edota ahozkoak.

• @udaltop twitter kontua, #Udaltop12zuzenean traola erabiliz.

• udaltop@gmail.com posta elektronikoa.

Ostegunera arte, ondo izan.

 

facebook
0
twitter

Atzera
Gora