Albisteak

Literatura Lehiaketa, “Jose Maria Satrustegi” Etnografia Lehiaketa, “Pedro Diez de Ulzurrun” Deklamazioaren, Irrati-gidoiaren eta Podcast-en lehiaketa, Bertsopaper lehiaketa eta Bideo-grabazioaren lehiaketa deitu dira.

2012-01-11

Hezkuntza Departamentuko Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko Euskara Atalak sortu eta antolatu ditu aipatu lehiaketak Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleei zuzenduak.Aurrekontua 6.700 eurokoa da eta sariak eta garaikurrak ordaintzeko erabiliko da. (Deialdia 2012ko urtarrilaren 9ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu da 332/2011 ebazpenean)

Hezkuntza Departamentuko Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko Euskara Atalak Literatura Lehiaketa, “Jose Maria Satrustegi” Etnografia Lehiaketa, “Pedro Diez de Ulzurrun” Deklamazioaren, Irrati-gidoiaren eta Podcast-en lehiaketa, Bertsopaper lehiaketa eta Bideo-grabazioaren lehiaketa antolatu ditu. Hauek dira lehiaketa bakoitzaren xedeak eta ezaugarriak

Euskarazko Literatura Lehiaketa.

Lehiaketa honen xedea da Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleen artean euskaraz idazteko zaletasuna sustatzea eta zabaltzea. Bi modalitate ditu, narratiba eta poesia, eta hiru kategoria, Lehen Hezkuntzako 3. zikloa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. kurtsoak eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. kurtsoak. Kategoria bakoitzeko bina sari banatuko dira, 125 eta 100 eurokoak

“Jose Maria Satrustegi” Etnografia Lehiaketa.

Lehiaketa honen helburua da etnologia eta folklore gaiak biltzea, idaztea eta hedatzea, eta belaunaldien arteko hurbilketa bultzatzea, eta landutako gaiak iazan daitezke istorioak, kontakizunak, ipuinak, atsotitzak, haurrendako jolasak eta herri ohiturak, eta ahozko herri lekukotasunak. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleei zuzendua, kategoria bakarrra eta 200 euroko saria ditu.


“Pedro Diez de Ulzurrun” Deklamazioaren, Irrati-Gidoiaren eta Podcast-en Lehiaketa.

Lehiaketa honen xedea da euskarazko adierazpena bultzatzea, irakurtzearen, ozen irakurtzearen, irrati programa bat egitearen edo informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzearen bidez. Lehiaketa honek hiru modalitate ditu, hauek hain justu: Lehen Hezkuntzako 2. zikloan Deklamazioa, Lehen Hezkuntzako 3. zikloan Irrati Gidoia eta Podcast-a eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan Irrati Gidoia eta Podcast-a. Saria 250 eurokoa da eta ikastetxeei emanen zaie.

XXIII. Eskola arteko Bertsopaper Lehiaketa.

Lehiaketa honek bertsolaritzarekiko interesa sustatu nahi du B eta D ereduetan eskolatutako ikasleen artean eta ondoko modalitateak ditu:

- Lehen Hezkuntzako 2. zikloa.
- Lehen Hezkuntzako 3. zikloa
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. kurtsoak
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. kurtsoak.

Sarietarako 3.500 euro bideratuko dira.

Euskarazko Bideo-grabazioaren Lehiaketa.

Lehiaketa honen xedea da egileen intereseko gaien gaineko grabazioak egitea, bizipenak azaltzea, eta teknologia berrien erabilpena bultzatzea. Kategoria bakarra dago, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleei zuzendua dago eta bi sari emanen dira, 150 eta 100 eurokoak.

Sari guztiak didaktika, kirol, bibliografia eta musika materialen erosteko banatuko dira.
 

facebook
0
twitter

Atzera
Gora