Albisteak

''Lehen hitzak dakar bigarrena' Arnasa Gara- Egunerokoan Zer?’ kanpainaren aste honetako bideoa

2021-05-10

Aste honetako bideoa plazaratua dago dagoeneko, ‘Arnasa Gara- Egunerokoan Zer?’ Kanpainaren baitan

Euskaldunen artean modu naturalean euskaraz aritu arren, askotan, lagunartera erdaldun bakar bat heltzea nahikoa da euskaldunon hizkuntza ohiturak aldatzeko. Horrela, erdalduna euskarara erakarri beharrean, euskaldunak hasten dira erdaraz, euskara bigarren mailako hizkuntza bihurtuz eta euskara zubia dela ahaztuz. Erdaldun bakar batek euskaldunak erdarara nola mugitu ohi dituen erakusten duen ohiko egoera bizitzen du bideo honek

‘Arnasa Gara – egunerokoan zer?’ kanpainaren helburua fikzioaren bidez egunerokotasunean gertatzen diren egoerak islatzea da. Esaten den bezala, errealitateak fikzioa gailentzen duelako.

Kanpainak arnasguneei lotutako zortzi ideia zehatz landuko ditu astean behin sareratuko den esketx baten bidez, iazko kanpainan ateratako ondorioak oinarri dituztenak. Helburua arnasguneetako herritarrek euren arazo eta erronketatik abiatuta ahalduntzerako urratsa ematea da eta arnasguneek euskararen biziberritzean duten garrantzia azpimarratzea.

Kanpainak bi elementu nagusi izango ditu: batetik, fikzioaren lanketaren bidez, eguneroko egoerak islatzen dituzten bideo esketxak eta, bestetik, esperientzia errealen bidez, arnasguneetako pertsona erreferenteei egingo zaizkien elkarrizketak. Hau sare sozialen bidezko sentsibilizazio eta jarraipen kanpaina batekin osatuko da. 

Azken bideoa honakoa duzu: Lehen hitzak dakar bigarrena

facebook
0
twitter

Atzera
Gora