Albisteak

Joshua A. Fishman hizkuntzalari eta ohorezko euskaltzaina hil da

2015-03-03

Martxoaren 1ean, Joshua A. Fishman hizkuntzalari eta ohorezko euskaltzaina hil zen, 89 urte zituela. Euskal Herrian batez ere hizkuntza-soziologiaren aita ponteko gisa da ezaguna, baina jakituria-eremu zabalagoak landu zituen. Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain izendatu zuen 2010eko urtarrilaren 29an.

Hizkuntza gutxituen gainbeherakada eta bizirik irauteko arazoak hobeto ulertzeko, beste hainbat hiztun-elkarte ahul edo txikiren egoera aztertu zuen mundu osoan. Hizkuntza horietako bat euskara izan zen, eta Euskal Herriarekin hainbat harreman izan zituen. Hala, euskararen egoerak isla izan zuen bere hainbat liburutan, bereziki Reversing Language Shift... liburuan, non frisierari eta euskarari kapitulu osoa eskainia zien.


Joshua Fishman (1926) judu-amerikarra New Yorkeko Yeshiva Unibertsitateko ikerketarako katedradun emeritoa zen. Bere ikergaien artean honako hauek aipa litezke: hizkuntza-soziologia, hizkuntza eta etnizitatea, hizkuntza-plangintza, hezkuntza elebiduna, yiddish hizkuntza eta, azkenik, antropologia medikoa.
Lehenengo lauak dira euskaltzaleontzat, dudarik gabe, interesgarrienak.

Berri osoa; Euskaltzaindia

facebook
0
twitter

Atzera
Gora