Albisteak
Itzulpen Lanak Egiten Laguntzeko eta Aholkatzeko programan zehazten den Jarraipen Taldearen bilkura
Itzulpen Lanak Egiten Laguntzeko eta Aholkatzeko programan zehazten den Jarraipen Taldearen bilkura abenduaren 17an izan da, 2014ean programak izan dituen emaitzak baloratzeko eta datorren urteari begira aurreikuspena finkatzeko.
Euskarabideak toki entitateen eskura jartzen ditu itzulpen lanetan laguntzen duen programa baten eta idazlagun aplikazioaren lizentziak. Itzulpen programak aldez aurretik itzulitako testuetan antzekotasunak aurkitzen ditu testu berrien itzulpena errazteko eta idazlagun aplikazioa, berriz, testuen eta hitzen zuzentasunaren gaineko kontsultak egiteko baliatzen da.
Une honetan 26 toki entitatek dute itzulpen programa eta idazlagun aplikazioa erabiltzeko 150 lizentzia balia ditzakete. Aplikazio horrek 3.331 kontsulta izan ditu aurten.