Albisteak

Itzuli bai, baina ez naiz itzultzailea: oinarrizko itzulpen teknikak

2016-04-05

Euskarabideak “Itzuli bai, baina ez naiz itzultzailea” izeneko ikastaro teknikoa antolatu du datorren maiatzean egiteko. Osotara 20 ordu iraunen duen ikastaro honetan, hainbat teknika ikasiko dira oinarrizko itzulpenak egiteko.

Ikastaroa erdi presentziakoa izanen da: bi saio aurrez aurrekoak maiatzaren 4 eta 25ean (arratsaldeko 17:00etatik-19:30era) eta onlineko jarduerak.

Parte hartzeko gogoa baduzu, sartu hurrengo estekan izena emateko (izena emateko epea apirilaren 24ra arte).

facebook
0
twitter

Atzera
Gora