Albisteak

Gobernuak eta Eusko Ikaskuntzak, elkarbizitza eta aniztasunaren inguruan kultur proiektuak sustatzeko lankidetza berritu dute

2019-04-09

40.000 euroko lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur goizean, Aniztasunaren Kudeaketa Demokratikoari buruzko kultura-proiektua, besteak beste, sustatzeko helburuarekin

Nafarroako Gobernuak, Euskarabidearen bidez, eta Eusko Ikaskuntzak-Euskal Ikasketen Sozietateak, hitzarmena sinatu dute gaur goizean, 2019an zehar hiru kultura-proiektu egiteko. Horren bidez, Exekutiboak eta euskal sozietate honek 2016an berreskuratutako lankidetzarekin jarraituko dute. Gainera, hitzarmen horri esker, Eusko Ikaskuntzak emandako bultzada eta laguntza rekin ekimen ezberdinak abian jarri dira.

Hitzarmena gaur goizean sinatu dute Nafarroako Jauregian, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok eta Eusko Ikaskuntzako lehendakari Iñaki Dorronsorok. Honen bidez, erakunde honek Nafarroako kulturarekin eta gizartearekin zerikusia duten gaiak ikertzen eta zabaltzen jarrai dezake.

Gobernuak 40.000 euroko ekarpena eginen du, “Aniztasunaren Kudeaketa Demokratiko”aren proiektuaren barnean, zenbait jarduera abian jartzeko. Aurten, bi instituzioen arteko lankidetzak 2018an egindako lana sakontzea du xede, elkarbanatutako proiektu baterako aniztasuna eta kultura demokratikoaren arteko bizikidetzan arreta berezia jarriz.

Eusko Ikaskuntzak bere lanak aurrera eramanen ditu Nafarroan, prozesu ireki, parte hartzaile eta deliberatzailearen bidez, eta bertan herritarren talde handi batek, gizarte-taldeek, eta adituek parte hartuko dute. Helburua, beharrezko erronka garrantzitsuenak identifikatzea da, kultura eta gizartea aztertuz, kohesio eta elkartasunarako gako gisa, ikuspuntu inklusibo, integratzaile eta anitz batetik.

Nafarroako Foru Diputazioa, Eusko Ikaskuntzaren sortzailea 1918an

Nafarroako Foru Diputazioak Eusko Ikaskuntzaren sortzaileetako bat izan zen 1918.urtean, Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Foru Aldundiekin batera, erkidego horietan kulturaren adierazpen guztiak aztertzeko zein zabaltzeko.

Hortik aurrera, Nafarroako Gobernuaren eta Euskal Ikasketen Sozietatearen arteko harremana etengabea izan da 2011. urtera arte. Iaz, 2016.urtean lankidetza-hitzarmena berreskuratu zen.

facebook
0
twitter

Atzera
Gora