Albisteak

Foru Dekretuaren proiektua, Nafarroako herriguneen izen elebidun ofizialak erabiltzeko eta grafikoki adierazteko irizpideak arautzen dituena

2017-04-20

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako Departamentuak Nafarroako Gobernu Irekiaren atarian argitaratu du Foru dekretuaren proiektua. Horren bidez, irizpideak arautzen dira Nafarroako Administrazio Publikoek egoki erabil ditzaten Nafarroako herriguneen izen elebidun ofizialak, baita horiek idazteko zeinu grafikoak definitzea eta egokitzea ere.

Horrela, zabalik dago parte-hartze publikorako epea, 2017ko apirilaren 12tik maiatzaren 8ra. Iradokizunak posta elektronikoaren bidez bidal daitezke helbide honetara: euskarabidea@navarra.es

Informazio gehiago eskuratzeko, Nafarroako Gobernu Irekiaren ataria: http://gobiernoabierto.navarra.es/eu/partaidetza/prozesuak/foru-dekretuaren-proiektua-nafarroako-herriguneen-izen-elebidun-ofizialak
 

facebook
0
twitter

Atzera
Gora