Albisteak
Euskararen udal zerbitzuen urteroko batzarrak hizkuntzak arlo sozioekonomikoan duen balioa aztertuko du
Zerbitzuotako 230 profesional bilduko dituen Udaltop-en antolatzailetariko bat da Euskarabidea
230 profesionalek baino gehiagok hartuko dute parte, gaur eta bihar, Udaltop, udalen Euskera Zerbitzuen XIII edizioan. Bertan toki erakundeetatik euskararen erabilera arlo sozioekonomikoan sustatzeko giltzarrietan sakonduko dute.
Herritarrekiko Harremanetako Departamentua, Euskarabidearen bidez, ekimen honen antolatzaileetako bat da. Bigarren urtez jarraian egingo da, on-line, eta honako erakunde hauek biltzen ditu: Ipar Euskal Herriko Euskal Hirigune Elkargoa, Eusko Jaurlaritza, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lasarteko Udala.
Programa, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde Miren Dobaranek “Euskara eremu sozioekonomikoan sustatzeko plana 2020-2023” plana 2020-2023” izeneko hitzaldiarekin hasi da programa. Ostegunean, besteak beste, Joan Pujolar Universitat Politecnica de Catalunyako irakasleak hitz egingo du, eta bizitzan zehar hizkuntza-ezaugarrietan gertatzen diren aldaketen azterketa aurkeztuko du, " Mudes lingüístiques ". Katalunian lantokia hizkuntza aldatzeko, "Etxez aldatzeko" aukeretako bat dela azaltzen duen ikerketa da.
Era berean, bi jardunaldietan hurbilen dauden aukeren berri emango da, jardunbide egokien bidez lantokiko prestakuntza eta Lanbide Heziketako duala,, lantokietan harrera egiteko protokoloak eta Euskaraldiak sortutako espazioak.