Albisteak
Euskarabideak “Euskara Ahora” kanpaina eraman du Iruñeko Gaztelu plazara
Ekitaldia bereziki gazteen artean euskara ikastea sustatzeko ekimenean sartzen da
Euskarabideako zuzendari kudeatzaileak, Mikel Arregik, “Euskara Ahora” kanpainaren esparruan antolatutako ekitaldi batean parte hartu du gaur arratsaldean; horren helburua da helduen artean eta bereziki gazteen artean euskara ikastea sustatzea.
Ekitaldia Iruñeko Gaztelu plazan egin da; hain zuzen ere, pelikula baten aurkezpena birsortu dute, set eta alfonbra gorri eta guzti, eta Euskarabideako arduradunek argazkiak atera dituzte spoteko protagonistekin.
Abuztuaren 30ean aurkeztutako kanpaina zinemaren munduan inspiratzen da, eta agerian utzi nahi du “euskara ikasteak pelikula aldatzen dizula”, bizipen eta aukera berriak irekitzen baititu.
Euskarabidea-Euskararen Nafarroako Institutuko zuzendaria, Mikel Arregi, izan da ekitaldiaren buru. “Euskara Ahora” ekimena Euskarabideak bultzatu du tokiko 33 erakunderekin eta euskara helduei irakasteko sektoreko hainbat eragilerekin batera: Zubiarte euskaltegi publikoa, hizkuntza-eskola ofizialak eta AEK eta IKAko gizarte-ekimeneko euskaltegiak eta Bai & By.
Antzezpen hau egin da, halaber, Tuteran, irailaren 15ean, Queiles pasealekuan.