Albisteak

Euskarabideak eskura jartzen du EAS-Euskararen Adierazle Sistemaren informazioa bere web orrian

2017-12-20

EAS-Euskararen Adierazle Sistemak xedetzat du euskararen egoera sozialari eta bizindarrari buruzko informazio kuantitatiboa jasotzea, antolatzea, eta zabaltzea hainbat arlotan: estatus juridikoa; euskara-gaitasuna, erabilera eta jarrera; jabekuntza familian, hezkuntzan, unibertsitatean eta helduen irakaskuntzan; Administrazioa, kultura, aisia eta ingurune digitala eta adierazle sozioekonomikoak.

 

Gaur gaurkoz Euskararen Adierazle Sistema osatu duten 33 bat adierazle nagusien datuak ematen dira. Horietatik, datuak, grafikoak eta mapak lortu daitezke. Informazioa euskaraz, gazteleraz, frantzesez eta ingelesez dago eskuragarri.

Programa etengabe gaurkotuko da eta egiten diren ikerketa soziolinguistiko, ikasketa eta datu bilketen bidez haien arteko konparazioa egitea ahal izango da.

Europako Batzordearen Feder- Interreg Poctefa laguntzarekin egin den proiektua da. Euskararen lurralde osoko erakundeek osatzen dute EAS-en Batzorde Sustatzailea. Hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak, Euskararen Erakunde Publikoak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek.

Baliabideak: Euskararen Adierazle Sistema

Webgunea: EAS

 

facebook
0
twitter

Atzera
Gora