Albisteak

Euskarabideak Albistegune zabaldu du.

2014-05-26

Gaur zabaldu da Albistegune Webgune berria, euskaraz ari edota euskara erabiltzen duten komunikabideentzako funtsen biltegia.

Albistegune webgune berri bat da, Euskarazko edo euskara erabiltzen duten komunikabideentzako baliabidea da, komunikabideek beraien programaziorako erabil dezaketen edukien biltegia.

Tresna berri hau gaurtik aurrera kontsultagai egongo dahttp://www.albistegune.es/ helbidean.

Gure helburua da euskararen presentzia sustatzea komunikabide sozial publiko zein pribatuetan material erabilgarria eskainita:

  • Bideoak.
  • Podcastak.
  • Testu artikuluak.

Material gehienak (bideoak eta podcastak) euskaraz sortuak dira eta egitura aldetik komunikabideek erabiltzen duten formatuetan, beraz, orijinalak dira.
Materialen ekoizpenean parte hartu dute euskarazko hainbat komunikabide.
Testuak, ordea, beste hizkuntzetatik itzuliak.

Webgunea hasten da bere ibilbidea honako gaiekin:

  •  Bideoak:
    • Toponimia
  •  Podcastak:
    • Kultura
    • Osasuna
    • Natura
    • Toponimia
    • Psikologia
    • Artea
  •  Testu artikuluak:
    • Bidaiak.
    • Sukaldaritza.

Webguneak, dagoeneko hauetako material gehienak dauzka eta gainontzekoak komunikabideen esku jarriko ditu aldian-aldian.

Astero kargatuko dira material berriak, aste batean audioak eta hurrengoan bideo eta testuak, gutxieneko maiztasun hau datozen urteetan bermatzeko asmoa dugu eta horretarako lanean ari gara material berrien ekoizpenean.

Hiru hilabete pasata irekian kontsultatu ahalko dira dokumentuak, hau da, erregistratuta zein erregistratu gabe.

Webgunean dagoen materialaz baliatzeko erregistratu beharko da, sistema erreza da eta kazetari, kolaboratzaile eta komunikabideetan aritzen den edonori irekita dago.

Material hauen erabilera askea da, bai erregistratu moduan erabiltzen den materiala, bai erregistratu gabe hartzeko aukeran egongo dena.

facebook
0
twitter

Atzera
Gora