Albisteak

Euskarabideak administrazio testuak euskaratik gaztelaniara eta gaztelaniatik euskarara itzultzeko baliabide informatikoen hornidura zerbitzua berritu du

2014-04-10

Gaur, 2014ko apirilaren 10ean, toki entitateei administrazio testuak itzultzen laguntzeko programaren jarraipen batzordearen bilera izan da Euskarabidean. Programak 2013. urtean zehar nola funtzionatu duen aztertu dute eta, erabiltzaileen gogobetetasuna ikusirik, aurtengo atazak zehaztu dira.

Administrazioetan euskarara itzulitako testuen kopuruak beharrezko egiten du itzulpen lana arinduko duten tresna informatikoak erabiltzea.

Euskarabideak toki entitateen eskura jartzen ditu itzulpen lanetan laguntzen duen programa baten eta idazlagun aplikazioaren lizentziak. Itzulpen programak aldez aurretik itzulitako testuetan antzekotasunak aurkitzen ditu testu berrien itzulpena errazteko eta idazlagun aplikazioa, berriz, testuen eta hitzen zuzentasunaren gaineko kontsultak egiteko baliatzen da.

Une honetan 26 toki entitatek dute itzulpen programa eta idazlagun aplikazioa erabiltzeko 140 lizentzia balia ditzakete. Aplikazio horrek 2.600 kontsulta izan zituen iaz eta aurtengo lehen hiruhilekoan dagoeneko 1.000tik gora kontsulta jaso ditu, hots, zerbitzuaren erabilerak nabarmen egin du gora.

Programak ondoko zerbitzuak ematen ditu:

  • Itzulpen lanetan laguntzeko memoriak sortzea, memorien aldian aldiko eguneratzea eta itzulpenak egiten dituzten erabiltzaileen eskura jartzea.
  • Sistemaren memoriarako Entigarbi zerbitzua:
    • Itzulitako lanetan ageri diren babestu beharreko datuak ezabatzea.
    • 24 orduan behin aplikatzen da.
  •  Kontsultak, itzulitako testuetako terminologiaren zuzentasunari buruz.
  • Sistemako tresnak ostatatzen dituen zerbitzari nagusia mantentzea eta kudeatzea.
  • Telefono bidezko laguntza zerbitzua erabiltzaileei.
  • Aurtengo urterako hostinga.

Aurten prestakuntza saioak egitea aurreikusi da, erabiltzaileen mailari egokituta, tresnek eskaintzen dituzten aukerei etekin hobea atera ahal izateko.

facebook
0
twitter

Atzera
Gora