Albisteak

Euskarabideak 35.000 euro eman ditu euskarazko kultura-jardueretarako eta web orrietarako

2011-09-08

Euskarabideak 35.000 euroko laguntzak eman ditu aurten euskarazko kultura-jarduerak egiteko eta euskara interneten sustatzeko. Aurten 32 entitatek jaso dituzte laguntzak

Kopuru horretatik 30.000 euro kultura-jarduerak euskaraz garatzen dituzten Nafarroako entitateri eman zaizkie.
Bestalde, 5.000 euro eman zaizkie Foru Komunitateko hainbat elkarteri web orriak euskaraz sortzeko edo euskarara moldatzeko eta euskarazko atarien edukiak mantentzeko.
Emandako zenbatekoaren %50 deialdia ebatzi ondoren ematen da, proposatutako jarduerak kontratatzea errazteko. Kopuru horren gainerako %50 gastuen justifikazioa egindakoan emango da.
Deialdian ezarritakoaren arabera, kultura-jarduerei emandako laguntzen xedea da Nafarroan irabazteko asmorik ez duten pertsonek edo elkarteek euskaraz antolatutako hitzaldiak, antzezlanak, zinema-proiekzioak, erakusketak, liburuen aurkezpenak, bertsolarien jardunak, etab. finantzatzen laguntzea.
Horrez gain, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrietan (internet) euskararen agerpena sustatzeko diru-laguntzen bidez egon dagoen web orri bat sortzeko edo euskarara egokitzeko kostuaren %50 finantzatzen da, gehienez 500 euro emanda, eta egon dauden atarietako edukien mantenimenduaren %50, gehienez 300 euro emanda. Komunikabideak kanpoan geratzen dira, horretarako deialdi berezia baitago.

 

facebook
0
twitter

Atzera
Gora