Albisteak
Euskarabideak 2,7 milioi euroko dirulaguntza emango die euskara helduei irakasteko euskaltegien jarduerari
Bestalde, Euskarabideak, beken bidez, helduek euskara ikas dezaten lagunduko du beste 355.000 eurorekin
Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuak helduei euskara irakasten dieten euskaltegiak eta gau-eskolak sustatzen dituzten erakundeentzako dirulaguntzen deialdia onartu du. 2.700.000 euro ditu 2024/2025 ikasturtean prestakuntza hori finantziatzeko, euskarazko irakaskuntzaren doakotasunerantz aurrera egiteko asmoz, eta herritarrek hizkuntza hori jakiteko duten eskubidea bermatzeko.
Zehazki, euskeraren lau irakaskuntza modalitate finantzatzen dira: izaera presentzialeko taldeak (gutxienez 80 ordu); udako barnetegi eta ikastaro trinkoak (gutxienez 40 ordu); ikastaro telematikoak (gutxienez 100 ordu) hala nola eskariaren araberako irakaskuntza zehatz eta egokituak (gutxienez ikasturte bakoitzeko 40 ordu).
Parte hartzen duten erakunde juridikoak, Foru Erkidegoan finkatuta egon behar dira eta horien helburu nagusienen artean dago hizkuntza hau baliabide hala nola programazio propioaren bidez irakastea. Horrez gain, Euskarabideak kudeatutako “Euskaltegiak eta Gau-eskolak” izendatutako ikastetxeen fitxategian inskribatuta egon beharko dira.
Euskarabidearen finantzaketa, nagusiki, langileen gastuei, administraziokoei, informatikakoei, gastu didaktikoei edo jarduerek eragindako beste gastu batzuei aurre egiteko erabiliko da.
Horretarako, diru-laguntzaren eskaria modu telematikoan aurkeztu behar dute navarra.es orrialdeko izapideen katalogoan datorren fitxa hau erabiliz, aurtengo urritik aurrera.
Helduek euskara ikasteko bekak
Euskarabideak, gainera, 355.000 euro ditu helduei euskara ikasteko laguntzak emateko 2024an eta 2025eko lehen seihilekoan. Finantzaketa horrek ikasleek euskara ikasteko doakotasuna lortzera bideratutako bekak izango dira.
Laguntza horiek ikastaro estentsiboetara, trinkoetara, barnetegietara, autoikaskuntzara eta ikastaro espezifikoetara bideratuko dira, eta maiatzaren 15etik aurrera eskatu ahal izango dira fitxa honen bidez.