Albisteak

Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzaileak Ebazpena sinatu du udal esparruan euskara erabiltzeko eta sustatzeko 2016. urtean Toki Entitateek burutu dituzten jardueren diru-laguntzak ordaintzeko

2017-01-12

Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzaileak Ebazpena sinatu du udal esparruan euskara erabiltzeko eta sustatzeko 2016. urtean Toki Entitateek burutu dituzten jardueren diru-laguntzak ordaintzeko.

Diru-laguntzen helburu nagusia Toki Entitateak laguntzea da, hain zuzen ere, Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legeak zehaztutakoa garatzeko eta eskualdeetako eta eremu urriko hizkuntzen Europako Gutuna berresteko tresnan harturiko konpromisoak betetze aldera.

 

Diru-laguntzen kopurua osotara 280.979,13 eurokoa izanen da eta honako arlo hauek aintzat hartu dira:

  • Euskara bizitza kulturalean eta sozialean erabiltzeko programak eta proiektuak laguntzeko 196.825,13 euro bideratu dira.
  • Zenbait toki entitatek batera egindako programak eta proiektuak laguntzeko 68.401,17 euro.
  • Toki Entitateetan euskara zerbitzu tekniko berriak abiarazten laguntzeko 15.606,11 euro.
facebook
0
twitter

Atzera
Gora