Albisteak

Euskara eta teknologia berriak guztion esku Sarean Euskarazi esker

2021-09-20

 

Ikastaroen eskaintza zabala herriz herri teknologietan euskaraz trabatzeko

Euskarazko kultura digitala sustatu eta ezagutaraztea da Nafarroako Gobernuak, Euskarabidea – Euskararen Nafar Institutuaren bitartez, bultzatutako Sarean Euskaraz programaren helburu nagusia. Horrekin batera, hauek ere badira ekimen horren xedeak: softwareen euskaratzea bultzatzea eta horiek instalatzeko nahiz erabiltzeko ohitura sustatzea, baita euskarazko IKTen sektorea ikusgarri egitea eta balioestea ere.

Gazteak, euskara eta teknologia berriak dira Sarean Euskaraz egitasmoaren ardatzak. Gure etorkizuna diren gazteak dagoeneko gure oraina diren teknologia berrietan trebatu behar dira ahalik eta gehien, gure hizkuntza zaharrak etorkizun bizia eduki dezan. Pandemiak oso epe motzean teknologia berrien garrantzia eta digitalizazio prozesuak areagotu ditu. Horregatik, are premia handiagoa dago sustatzeko gazteen formakuntza teknologikoa eta euskararen erabilpena IKTetan. Sarean Euskaraz lau urtez etengabean egindako lanarekin euskarazko IKTen erreferentziazko programa bilakatzen ari da, urtez urte berrikuntzekin eta bide berriak irekiz.

Era beran, Sarean Euskaraz programa Nafarroako hiri eta herri ezberdinetara zabaltzeko ahalegina aipagarria da. Hiritar guztiei zerbitzua berdintasunean eskaintzeaz gain, IKTen prestakuntza landa gunetara eramateak garrantzi berezia dauka, digitalizazioa landa garapenerako estrategikoa baita eta herrien huste arriskua saihesteko prebentziorik onena.

Izena emateko lotura honakoa da: http://sareaneuskaraz.eus/izena-eman

Ikastaroen eskaintza zehatza

Eskainiko diren ikastaroak, datak eta non diren jakin nahi? Honatx:

Musika sortu, nahastu eta zabaltzeko aplikazioak

  • IRUÑA, Condestable Jauregia. Sala conferencias. Urriak 8, 17:30-19:30
  • ARBIZU, Liburutegia. Urriak 23, 11:00-13:00
  • ZIZUR NAGUSIA, Ametxea Gaztetxea. Urriak 22, 17:30-19:30

3D inprimagailuak

  • URROTZ-HIRIA, Udal Kultur Aretoa. Urriak 16, 10:00-13:00
  • ALTSASU, Intxostiapunta Gaztegunea. Urriak 30, 17:00-20:00

Youtuber izateko mila modu: bideo-edizio ikastaro-lantegia

  • BERRIOZAR, Gaztegunea. Urriak 1, ostirala, 17:00-20:00; eta urriak 2, larunbata, 10:00-13:00
  • LESAKA, Koskontako Bideko aretoa. Urriak 28 eta azaroak 4, 17:00-20:00

Memeak

  • ELIZONDO, Arizkunenea Kultur Etxea. Urriak 21, 17:00-19:00
  • GARES, Vínculo Etxea. Urriak 23, 11:00-13:00
  • ARTIKA, Artigune 1. Urriak 30, 17:30-19:30
  • ANTSOAIN, Harrobi Gaztelekua. Azaroak 4, 17:00-19:00
  • AGOITZ, Gazte Txokoa (Euskararen Etxea). Azaroak 6, 11:00-13:00

Argazkilaritza mugikorrean

  • ARESO, Udaletxeko erabilera anitzeko gela. Urriak 21, 17:30-19:30
  • APPinventor
  • LIZARRA, Maria Vicuña Gazteriaren Etxea. Urriak 2, 17:30-19:30

Podcast

  • IRUÑA, Condestable Jauregia. Sala conferencias. Urriak 9, 11:00-13:00
  • UHARTE-IRUÑA, Ugazte gazte lokala. Urriak 16, 11:00-13:00
  • BURLATA, Gaztelekua. Urriak 21, 17:30-19:30
  • TAFALLA, La Kolasa Gazte Etxea. Azaroak 6, 17:00-19:00

Streamer mundua LIVE

  • IRUÑA, Condestable Jauregia. Sala conferencias. Urriak 16 eta 23, 10:30-13:30
  • BARAÑAIN, Liburutegia. Urriak 19 eta 26, 17:30-19:30

 

facebook
0
twitter

Atzera
Gora