Albisteak

Esleituak izan dira Euskarabideko unitate guztiak Kirolaren Etxean batzeko lanak

2019-05-30

Ekainan hasiko dira eta bost hilabeteko iraupena izango dute

Aurretik Kirolaren Etxea barne hartzen zuen lokalera mugituko du Euskarabideak bere egoitza nagusia, Paulino Caballero kalean. Hiriguneko erdialdean dagoen espazioak, baldintza guztiak betetzen dituena, Euskarabideko unitate guztiak batuko ditu, momentu honetan hiru lokal ezberdinetan daudenak, 63 langileekin.

Duela gutxi esleitu dira obrak, egikaritze-proiektua idatzi ondoren, eta 1.023.717,81 euroko aurrekontua dute, BEZa barne. Ekainean hasiko dira, eta, aurreikuspenen arabera, bost hilabetez luzatuko.

Zerbitzu guztiak batzean izango diren aldaketei behar bezala aurre egiteko, Euskarabidea bere lan-prozedurak aztertzen hasi da. Itzulpen Zerbitzuak ekin zion lan horri, eta, gainera, oso informazio interesgarria atera da itzulpenak eraginkortasun handiagoz bideratzeko.

Datozen hilabeteetan, sailetako hizkuntza-planek Euskarabidearen prestakuntza-eskaintzan zer eragin duten aztertuko da. Euskarabideko Prestakuntza Zerbitzua arduratzen da eskaintza horretaz, eta administrazio publikoetako langileei zuzenduta dago.

facebook
0
twitter

Atzera
Gora