Albisteak

"Donejakue bideko kultur eta hizkuntza aniztasuna" erakusketa Zangozan

2012-07-04

“Donejakue bideko kultur eta hizkuntza aniztasuna” erakusketa, Euskarabideak sortu zuen 2011n, Galiziako Xunta, Kielgo Unibertsitatea, Academia de l´Aragones, Euroccat eta Ofis Publik ar Brezhonegekin elkarlanean, erakusketa Nafarroara bueltatu da Galizan eta Kielen ibili ondoren, aurtengo udan Zangozan eta Estella-Lizarran emango da.

Erakusketa Karmengo Komentuaren Klaustroan kokaturik dago eta ikusgai egongo da gaur bertatik, uztailaren 5etik, hilaren 29ra arte. Erakusketak bideko kultura eta hizkuntzen datuak, mapak , bitxikeriak eta hausnarketak islatzen ditu panel batzuen bitartez, horretaz gain bideo aurkezpen bat dauka eta joko bat gaiaz zenbat dakigun neurtzeko. Erakusketa irekita egongo da astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara eta igandetan 12:00etatik 14:00etara goizeko ordutegian, arratsaldez berriz, 17:00etatik 19:00etara asteartetik larunbatera. Erakusketa bisitatzen dutenek jaso ahalko dute Toti Martinez de Lezearen errelatu motza 5 hizkuntzatan, eta 11 hizkuntzatan dagoen oinarrizko hiztegitxo bat.

facebook
0
twitter

Atzera
Gora