Albisteak

Datorren astelehenean helduendako euskara ikastaroetan matrikula egiteko epe berezia irekiko du Nafarroako Gobernuak

2013-08-30

278 ikaspostu huts eskainiko dira ikastaro trinkoetan, estentsiboetan eta autoikaskuntzan

Datorren astean Nafarroako Gobernuak matrikula epe berezia irekiko du 2013-2014 ikasturteko helduendako euskara ikastaroetan izena emateko. Ikastaro trinkoetan, estentsiboetan eta autoikaskuntzan maila desberdinetako 278 ikaspostu huts eskainiko dira.


Ikastaroak egin nahi dituztenek irailaren 2tik 6ra egin beharko dute matrikula, Zubiarte Euskaltegiaren egoitzan (Zubiarte kalea, 13, Uharte), Euskarabidearen egoitzan (Donibane BHIren eraikina, Biurdana kalea, 1, Iruña) edo Adaptación Social BHIn (Bartolomé de Carranza kalea, 5, Iruña). Izen-ematearen ordenan eginen da matrikula.


Ikastaroak Adaptación Social BHIn (148 ikaspostu huts) eta Zubiarte Euskaltegian (130 ikaspostu) emanen dira. Jarraian ikaspostu hutsen xehetasunak azaltzen dira, mailaz maila:


Adaptación Social BHI
- 10 orduko ikastaroak (astelehenetik ostiralera), 07:00etatik 09:00etara: A1 (10), A2 (6), B1 (2) eta B2 (4).
- 10 orduko ikastaroak (astelehenetik ostegunera), 09:15etik 11:45era: A1* (16) eta A2* (16).
- 10 orduko ikastaroak (astelehenetik ostegunera), 17:00etatik 19:30era: A1* (20), A2* (20) eta B1 (20).
- 120 orduko ikastaroak (astelehenetik ostiralera), 08:00etatik 14:30era: A1 (13), A2 (3) eta C1 (8).
- 6 orduko ikastaroak (astelehena-asteazkena eta asteartea-osteguna), 16:00etatik 19:00etara: B2 (10).
* Ikastaro hauetan goizez eta arratsaldez txandaka lan egiten duten ikasleak matrikula daitezke.


Zubiarte Euskaltegia
- 10 orduko ikastaroak, 09:15etik 11:45era: A1 (6), A1+ (7), A2 (5), B1 (11) eta B2 (20).
- 10 orduko ikastaroak, 17:00etatik 19:30era: A1 (7), A1+ (7), A2 (5), B1 (5) eta B2 (1).
10 orduko ikastaro hauetan goizez eta arratsaldez txandaka lan egiten duten ikasleak matrikula daitezke.
- 5 orduko ikastaroak, 09:15etik 11:45era: B1 (5).
- 5 orduko ikastaroak, 17:00etatik 19:30era: B1 (4), B2 (7) eta C1 (4).
- 4 orduko ikastaroak, 19:30etik 21:30era: B1 (6) eta B2 (7).
- Autoikaskuntza ikastaroak, astean bertaratu beharreko 2 ordu eta gutxienez 4 ordu online: A1 (7), A2 (5), B1 (3), B2 (2) eta C1 (6).


Tasak ikastaro batetik bestera eta ikasleen antzinatasunaren arabera aldatzen dira. Adibidez, astean 10 orduko ikastaro estentsibo batek 140,30 euroko prezioa du ikasle berriendako eta 114,90 eurokoa ikasle zaharrendako (azken bi ikasturteen barruan uneren batean matrikulaturik izanikoak). Aldiz, autoikaskuntza ikastaro batek 86,70 euroko prezioa du ikasle berriendako eta 61,30 eurokoa ikasle zaharrendako.
Kategoria orokorreko familia ugarietako kideek %50eko deskontua izanen dute matrikulan eta kategoria berezikoek ez dute ordaindu beharko.
Ikasle berriek, izen-ematea gauzatu baino lehen, mailaren proba egin beharko dute, hasierako mailan (A1) matrikulatzen direnek izan ezik. Izena ematen dutenean honen gaineko informazioa emanen diete.

facebook
0
twitter

Atzera
Gora